Hasiera: Arantzazu historia zaharra.
Amaiera: sineskerak eta abar ikasi ahal izan ditut
Titulua/Ezkaintza: Bigarren zatiaren prologoa
Iturri nagusia: ZKA, 10-11 (2. kap. Sarrera)
Idazte-urtea: 1980-it (ZKA)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Arantzazu: Auzoa
Dokumentu mota: Esk
Poesia / Prosa: Prosa
Prosa-generoa: Eskema
Testu-oharrak:
Testu hau, ZKA liburugaiaren 2. kapitulurako sarreraren eskema da. Horren gain sarrera lantzeko asmoa zuen nonbait. Testu hau ez zuen Adio liburu postumoak jaso.
(1) Ohar honek ondoan makinaz idatzita dagoen bi orrialdeko beste testu bat seinalatzen du, sarrera horretan sartzeko adieraziz.
Ingurune-oharrak:
[I] Artasoko (Artasoroko) dolmena eta beheraxeagoko Gallardiko (Gallaur Erdiko-ko) tumulua eta Zekilaga gaineko menirra edo zutarria aurkitu zituen, besteak beste; testu hau idatzi eta gero, urtetan jardun zuen Urbian indusketa arkeologikoak egiten, Mertxe Urteaga eta Txomin Ugalde arkeologoekin.
[II] Arantzazu auzoko arduraduna izan zen Elizaren aldetik: 1959an behintzat ardura hori bazuen; seguruenik lehenagotik. Horregatik etxez etxeko harreman handia izan zuen —harreman horri eutsi zion gerora ere—. Bisita eta ezagutza horiek baliatu zituen auzoko tradizio, esaera, kanta etab. jasotzeko, beherago dioenez. Horien berri eman zuen zenbait hitzaldi eta idatzitan: Ik., adibidez, "Arantzazuko folklore-gaien biltzeaz" (Euskera, 1956, 206-231 or.).
[III] Hemen "penagarria" dioen arren, festa alaia ospatu zuten —bera tarteko— Gesaltzako auzuneraino egindako errepidearen inauguraziokoan (ik. "Bide berria bedeinkatzea zala-ta" hasten den idatzia). Eta "Ezin nezake ahaz" hasten den olerkian onartzen du eskabadoren lana:
"Eskabadorei ez diet
gorrotorik, ez:
Egungo gizonaren
egungo premiaren
zerbitzutan doaz."
Bide zaharrei eta eskabadoreei buruz, ik. "Zu eta biok hemen" eta "Iloba neure altzoan" hasten diren olerkiak ere.