Hasiera: Oi arnasa haura, bizitza batez
Amaiera: baliatuko bagintza.
Titulua/Ezkaintza: Oi arnasa haura
Iturri nagusia: ELRD, 2. diskoa, 1. pista (HGB-1, 69-70 / 71)
Beste iturria(k): AOB (”Arozamenaren” olerkian, gaztelaniazko itzulpena) + Herri bat gara (diskoa, A aldea, 5. kanta)
Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)
Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Euskara: Itxaropena
Dokumentu mota: CDa
Poesia / Prosa: Poesia
Musikatzailea: Gorka Knörr (ELRD)
Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (BGE) (+)
Testu-oharrak:
"Hiru gizonak bakarka" poemaren azken aldeko hiru ahapaldiek osotutako olerkia da hemengo hau (HGB-2, 73.75). Baina ELRD-n apartekotzat edo dagoenez, erregistro berezia eskaini diogu. Zalantzarik gabe, kantariak HGB-tik hartu zuen testua.
Bestalde, kanta-olerki honen lehenagoko testua HGBN-n ("Nik herriari zor diotala", 57. or.) eta HGBA eta HGBS iturrietan aurkitu dugu funtsean. Baina aski diferentea: Lehenengo ahapaldia hango hirugarrena, guztiz berdina, aldaketa ortografiko txikiren bat kenduta; hemengo bigarren ahapaldia HGBN-ko lehenengoa da funtsean, baina aski aldatuta; hemengo hirugarren ahapaldia ez da HGBN-n ageri, baina bai HGB liburuan (HGB-2, 75. or.). HGBN-ko bigarren eta laugarren ahapaldiak jaso gabe daude hemen. ELRD-ko eta HGBN-HGBA-HGBS iturrietako testuen aldeak handiak izanik, erregistro banatan jaso ditugu bi bertsioak datu-basean: hemengo hau eta "Nik herriari zor diodala" hasten dena.
Ingurune-oharrak:
[I] Gorka Knörrek abestu zuen olerkia 2001eko abuztuan 17an, Gandiagaren omenez Arantzazun egindako kantaldi-musikaldian.
Azken ahapaldi hau Gontzal Mendibilek bere “Nire isiltasun hau” kantaren barruan sartu zuen (ik. AMM — Arantzazu Musikaren mendeetan. 2. Siglos XIX-XX. mendeak, AusArt records...The Basque classical label, Arantzazu E.F., 2005, 10. pista). (Ik. “Nere isiltasun hau” olerkiaren erregistroko ohar historikoa).