Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: 67an Oteitza etorri zen Arantzazura

Amaiera: ukaldi bakoitza.

Titulua/Ezkaintza: Gandiaga eta Oteitza

Iturri nagusia: ELRD, 1. diskoa, 19. pista

Gaia 1: Artea

Gaia 2: Lagunak

Azpi-gaia: Artea: Eskultura

Dokumentu mota: CDa

Poesia / Prosa: Poesia

Prosa-generoa: Elkarrizketa

Errezitazioa: Pello Zabala - JosAnton Artze

Testu-oharrak:
Testu hau, ELRD CDan Pello Zabalaren eta JosAnton Artzeren artean elkarrizketa gisa errezitatua, Gandiagaren eta Oteizaren beraren hainbat testuz osatuta dago. Hasierako lerroak Hiru gizon bakarka liburuaren 2. edizioan, epilogo gisa, Joxe Azurmendik Gandiagari egindako elkarrizketatik jasota daude (195-197 or.). Tartean dagoen olerkitxoa, berriz, "Nik ez dut orain idazten" olerkiaren zatia da (HGB-2, 145-146).
Oteizaren hitzak Arantzazuko frisoari buruzkoak dira, aitortuz horren azken interpretazioa Gandiagak berak eskaini ziola. P. Anasagastik Arantzazu aldizkarian egindako elkarrizketan jaulki zituen hitz horiek (“Nuestras entrevistas. Jorge de Oteiza”, in Arantzazu XLIX, 1970, 44. or. (506).
Azkenik "Tiriki, tauki, tauki" olerki ospetsua Hiru gizon bakarka liburutik hartuta dago (HGB-2, 147).
’Oteitza’ zein ‘Oteiza’, forma biak daude testuan. Biak erabili izan zituen Gandiagak.
(1) "Jainkoaren amorez edo, ez nahiz ondoegi oroitzen, herri gaixoaren amorez, baina idazteko", dio HGB-2 liburuak (197. or.)
(2) Ik. HGB-2, 199. or. Filosofia eskolastikoko latinezko printzipio horrekin zera adierazi nahi izan zuen nonbait Gandiagak: barruan bizi zuena kanporatzea besterik ez zuela egin Txakolinaren Ospakuntza poeman, bestelako argumentaziotan sartu gabe.
(3) Ik. Lekuona’tar Manuel, Idaz-lan guztiak. 1. Aozko literatura (Kardaberaz bilduma-22), Tolosa, 1978, 500. or.

Ingurune-oharrak:
[I] Gandiagak 1967ko data eman zuen testu horretan; baina izatez, 1968ko azaroaren 1ean ekin zion Oteizak bigarren aldiz Arantzazuko frisoko obrari. Gandiagak berak ondo argi bereizi zituen Oteizaren Arantzazuko bi egonaldiak bere “Maisuaren itzala” tituluko hitzaldian: 1952-1954koa eta 1968-1969koa.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa