Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Astotxu fiña, taka-taka,

Amaiera: Gabon-lorari ostatu.

Titulua/Ezkaintza: Ostaturik ba-da? [Egan]

Iturri nagusia: Egan, 1956, 5-6, 72-74 or.

Beste iturria(k): ELRL, 212-216

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 1956 (Egan)

Gaia 1: Gabonak

Dokumentu mota: Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Sinadura: Gandiaga'tar Biktoriano. Praillea (Egan)

Testu-oharrak:
Egan-eko eta ELRL-ko makinazko testuak berdinak ziren funtsean. Baina azken honetan eskuzko aldaketak egin zituen gerora; eta horiek kortxeteen artean ipini ditugu. Bestalde, Egan-eko "y" grekoak "j" bihurtuta daude ELRL-n. Gainera Egan-ek lerro guztiak maiuskulaz hasi zituen; ELRL-n puntuaren ondokoak bakarrik hasten dira maiuskulaz. Beste honako aldaerak ere badaude ELRL-n, ohar zenbakituen bidez adierazi ditugunak.
(1) Lerro hau aurreko ahapaldira pasata dago ELRL-n; badirudi horrela, aurrekoarekin behar duela.
(2) Lerro horrekin beste ahapaldi bat hasten da ELRL-n; honetara behar duela dirudi.
(3) Azken bi lerro hauek aurreko ahapaldiari eransteko iradokita dago ELRL-n.
(4) Azken bi lerro hauek ez daude ELRL-n.
(5) Ahapaldi hau ez zuen Egan aldizkariak jaso; agian ELRL iturrian zenbakia duelako gainean (”V”), olerki berria hasten dela adierazteko edo; baina edukiari eta testuinguruari begiratuz, olerki luzearen azken ahapaldia dela esan daiteke, aurrekoaren galderari erantzuten diona edo.

Ingurune-oharrak:
it.: Goian emandako datuengatik, argi dago Elorriko Lorea-ko (ELRL) testua Egan-ekoa baino beranduagokoa dela.
[I] Zalantzarik gabe, Juan Ramón Jiménez-en Platero y yo liburuko "protagonistaz" ari da hemen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa