Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Martiri santu gailenok

Amaiera: gizaldietan, opari. Amen.

Titulua/Ezkaintza: Zenbait martirirentzat, II

Iturri nagusia: GRS: 1

Beste iturria(k): GRZ

Argitarapen-urtea: 2012

Gaia 1: Gorazarrea

Dokumentu mota: Esk + Dig + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
GRZ-koaz gain, beste hiru kopia ditugu artxiboan: bi eskuz, biak ere gaineko zuzenketekin, eta makinazkoa bestea, ordenadoretik aterea edo, eskuz gainetik zerbait zuzendua hori ere.
(1) Lehen ahapaldi honi eman zizkion autoreak itzulinguru gehien aipaturiko kopietan. Azken bi lerroak honetara utzi zituen I. eskuizkribuan: "Zuen jokabide hori / eskertzen dizuetegu". Bigarren eskuizkribuan, azken lerroko "eskertzen" hitzaren ordez "estimatzen" eta "goraipatzen" proposatu zituen; baita azken hiru lerroen ordezko testua ere: "zeuongana gauzkazue; / jokabide horregatik / miresmena dizuegu"; baina azkenean aurrenekoa bezalatsu utzi zuen, azken lerroko "dizuetegu" formaren ordez, "dizuegu" idatziz. Ordenadoreko kopiaren gain, ordea, berriro aldatu zituen azken bi lerroak: "zeuongana gauzkazue, / esker ona dizuegu". Azkenik, GRZ-ko testuan "zeuengana" zuzendu zuen, seguruenik Gandiagarena ez zen beste eskuren batek.
(2) Eskuzko bi kopietan "etzuen" dago idatzita.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa