Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Berardo, Oton, Akurtsio,

Amaiera: txit santu zeru-lurretan. Amen,

Titulua/Ezkaintza: San Berardo eta lagun martiriak

Iturri nagusia: GRK, 4

Beste iturria(k): GRZ

Idazte-urtea: 1993-1999-it (GRS + GRK)

Argitarapen-urtea: 2012

Gaia 1: Gorazarrea

Dokumentu mota: Dig + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Gorazarre honetan estilo aldaketa egin zuen autoreak bertsio batetik bestera, eta “zuei” hitz egitetik “haiei” buruz hitz egitera aldatu zen: 1. GRJ-n eta GRK-n “zuei” dago zuzenduta gorazarrea: “zintuzten” (II/1), , “zuentzako” (III/4) eta “bostok” (II/5), baina “dute” (V,4) eta “dituena” (VI/2); eta lehen bertsoa guztiz integratuta dago gorazarrean. 2. GRP-n parentesi artean dago lehen bertsoa, eta “haientzako” idatzi zuen, “zuentzako” hitzaren ordez, baina “bostok” forma eta “zintuzten” gordez. 3. GRG-n eskuz aldatu zituen horiek: “zituen” eta “bostak” idatziz eskuz. Horrela, GRZ-n “zituen” –”zintuzten”-en ordez–, “bostak” eta “haientzako” idatzi zuen, lehen bertsoa beti parentesi artean gordez; GRG-n (4. or.) dago eskuz adierazita “zituen” jartzeko. Beraz, “haiei” eta ez “zuei” hitz egite hori lotua dago lehen ahapaldia kentzeko iradokizunari; horregatik dago GRP-n eta GRZ-n parentesi artean sartuta. Dena dela, lehen bertsoa (parentesi artean jarria) ez zuen ezabatzea agindu.
(1) GRE-n (4 or.) Gandiagak berak zuzenean eskatzen du bertso hau kentzeko: “Ken!”
(2) GRJ-n honetara zeuden idatzita izenak: “Berardo, Pedro, Acursio, Adyuto, Oton...”. Ondorengoetan aldatu egin zuen ordena, eta idazkera: Akurtsio, Adjuto.
(3) GRJ eta GRK: “Kristo aldarrika beharrez”
(4) GRA-n, 4. or., honetara zegoen lerro hau: “egoki zinatelako”
(5) GRJ eta GRK: “zuentzako hala ere”
(6) GRJ eta GRK: “Kristo_hots egitera berriz”
(7) GRJ eta GRK: “balaku ta_opari ere”

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa