Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Maitasuna murritza da

Amaiera: eskeletoa.

Iturri nagusia: GEG-1986

Idazte-urtea: 1986-08-04

Gaia 1: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Maitasuna

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Ingurune-oharrak:
1986ko abuztuaren 4ko bere egunkariaren azkenean idatzi zuen olerki hau. Aurretik egunkarian bertan bere gogoeta eta aitortza egin zuen haurrak maitasunez tratatzeari buruz, bere oporretako adiskideek beren haurrak nolako maitasunez tratatzen zituzten miretsita: "Jendaje gazte hau estudiatuz ikasi dut nik haurrak nola tratatu behar diren. Maitasun lehor bati zegozkionak eginez gero, haurrekikoak ondo kunpliturik geneuzkalakotan, luzaro bizi izan bait gara. Legea, lege lehorra, zintzo eta zurrun betez gero, ez genuen kontzientziako erantzukizun handiagorik. Baina horra non ageri zaizkigun gurasoak maitasuna azkeneraino eramanez, lehor baino gozo, legearen aurrean zurrun baino malgu eta bigun, pedagogia gizakoi bat irakatsiz. Izan ere okerkeria bakoitza zigortuz gero lasai ginen geratzen, gure egitekoa beterik genuelakoan". Dena dela, Rufino Iraolak, Arantzazun bere irakasle ezagutu zuenak, ez omen zuen inoiz mutikorik jotzen ikusi (Bidegileak. Bitoriano Gandiaga, 3. or.).

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa