Hasiera: Egin dezagun Gabon,
Amaiera: munduan geroztik
Iturri nagusia: AOB: 1 (P2Z)
Idazte-urtea: 1985-1988-it (P2Z)
Gaia 1: Gabonak
Dokumentu mota: Esk + Dig
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Eskuizkribuan hainbat bertsotan aldaerak daude iradokita alboan, baina jatorrizkoa ezabatu gabe. Pello Zabalak horren transkripzio daktilografiatua egitean, autorearen iradokizun guztiak jaso zituen (P2Z); honetara:
Egin dezagun Gabon,
egin Eguberri;
gauak eta egunak
egitzagun berri.
Gabon, eguberri,
bi jaioi kantua
gauean sortu da
gure kontentua.
Gaboni diotsat
betiko kantua
(gizalditan barna)-(bera da gizaldiz) zeinetan sortu den
(dakar kontentua) gure kontentua
(agur, Belen, Jainko) gure pozak Belen
(argiz atondua) du bere puntua
(estalpez, belenez) gertakari beraz
(dena da zantzua) berriz atondua:
(ta sakramentua) Joseren Maria
eta Haur Santua.
Eguberri dugu
munduan geroztik
…?
Gure aldetik itxuraz jarrorrian dagoen testua aukeratu dugu, autoreak egindako bestelako iradokizunen berri emanez, hala ere.
(1) Bi jai bereizi ditu aurreko ahapaldian: Gabona eta Eguberria. Oraingo ahapaldi hau Gabonari dagokio nonbait. Ahapaldi honen aldaera ia oso bat iradoki zuen alboan, lerroz lerro:
"Gaboni diotsat
betiko kantua
gizalditan barna [bera da gizaldiz]
dakar kontentua:
Agur Belen Jainko,
argiz atondua
estalpez, belenez
dena da santua
ta sakramentua.
(2) Aurreko ahapaldia, azken punturik gabe dago idatzita; baina badirudi burututzat eman zuela horrela Gabonari buruzko kantua; Beste ahapaldi honetan, berriz, Eguberriari buruzko kantua hasi zuen, itxura guztien arabera, baina amaitu gabe utzi zuen, bi lerro idatzi ondoren.