Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Martxoak 13. Lehen susak Aketainera bidean.

Amaiera: Nik 28 entzun nuen aurrenekoz.

Iturri nagusia: AOB: 1 (P2Z)

Idazte-urtea: 1985-1988-it (P2Z)

Gaia 1: Izadia

Azpi-gaia: Izadia: Urtaroa

Dokumentu mota: Esk + Dig

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Egunkaria

Testu-oharrak:
(1) Ez dago garbi, baina 28 jartzen duela dirudi hemen; baina 8 soilik ere izan daiteke; izatez, hileko egunen harian ez dirudi oraindik 28ra iritsia denik. Hurrengo lerroan garbi dago 28 idatzita. Dena dela, testua azken punturik gabe dago, eta agian amaitu gabe utzi zuen testua.

Ingurune-oharrak:
[I] Egunkari zati hau, orrialde bakarrekoa, zein urtetakoa den ez dakigu zuzenean.
Hor aipatzen dituen leku-izenak Arantzazuko mendiak, parajeak eta etxeak dira: Aketain (Sindika ostatutik hurbileko harkaitz eta parajea, Iturrigorri aldera); Iturrigorri (Arantzazuko santutegitik kilometro pare batera, hego-ekialderantz, erreka ondoan dagoen zabalunea, seminarioko mutikoen jolasleku eta futbol-zelaiak); Erroitegi (Arantzazutik Urbiarako bidean dagoen zelaiune basotsua); Soroandieta (Arantzazuko baserria); Goikobenta (Arantzazuko ostatuetako bat).
Testuan aipaturiko Aramendi, berriz, Arantzazuko seminarioko irakaslea izan zen, Gandiagarekin batera: Antonio Aramendi.
[II] Bitoriano Gandiaga 1928an jaio zen, urriaren 8an.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa