Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gorgomenditik jaitsixak,

Amaiera: nazimentuko argixak.

Iturri nagusia: AOB: 1 (IK. “Jainkoa jaitsi egin da”, atzeladean)

Beste iturria(k): AOB: 1 (musikatua) + AGK, 7. or.

Idazte-urtea: 1985-1988 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Gabonak

Dokumentu mota: Dakt + Dig

Poesia / Prosa: Poesia

Musikatzailea: Pello Zabala

Testu-oharrak:
AOB-n hiru kopia ezberdinetan daukagu olerki hau: (A), (B) eta (C). Azken biek kantu-doinua ere badute, eta testuaren aldetik berdinak dira. AGK-koa AOB-ko (B) testuaren kalkoa-edo da. AOB-ko (A) kopia, beste hiru horiem aldean ezberdin samarra da. Seguruenik berau da lehen bertsioa —ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu aldaerak—.
(1) AOB(A): "nahizta gixi [sic] bat hazixak"
(2) Ahapaldi honetako lerro askotxo dira ezberdinak AOB(A)-n; horregatik osorik ekarri dugu hona:
"Gorgomendiko haur kantarixak,
naizta pixka bat hazixak,
ule ta bizar laztuak arren
hala be maitagarrixak,
soldautzakuan ikasi ebein
serixo ibiltten guztixak,
oraindik baiña asko gustaitten
xate mutikokerixak."
(3) AOB(A)-n lerro hau eta ondorengoa: "goseak, gerrak, justizi ezak / alatzen ditu herrixak,"
(4) AOB(A): "Gaizki guztixok salaketan dau"

Ingurune-oharrak:
ik.: Pello Zabala izan ohi zen musikari zuzendaria Arantzazuko Gabonetako kantari taldean. Beraren esatez, 1985-1988 bitartekoa da pieza hau, bere doinu eta guzti.
AOB-ko (B) kopian, testuaren ondoan datoz Gorgomendiko kantariren batzuen izenak: "Alberto, / Bixente, / Anjelmari / ta beste / gorgomen / diko haur / kantari / ilustre / guztixei / omen e /ta ilustre." Izenez aipaturiko hiru horiek Arantzazuko Zelai Zabal, Sindika eta Milikua ostatuetako mutilak (gizonak) ziren.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa