Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zahartu egin da bat eta

Amaiera: ze, de lo que se come se cría

Iturri nagusia: AOB: 4

Idazte-urtea: 1997 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Biografia

Gaia 2: Idazlea

Azpi-gaia: Biografia: Baserria

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Prosa

Hiztegia:
* karraju = "Pasilo que en los caseríos va de la cuadra a la cocina" (Labayru Hiztegia).
* kima = adar-punta, abar
* margul = kolore galdua
* jaseko = dotore

Testu-oharrak:
(1) Honako testu hau "Nik neure burua kokatu behar dut zuen aurrean" testuaren zirriborro modukoa da; baina, bestalde, hemengo azken parteko ideiak jaso eta garatu gabe daude han, agian hura amaitu gabe utzi zuelako. Dena dela, aparteko erregistroa eman nahi izan diogu hemengo honi ere.
(2) Honeraino narrazio-estiloa ekarri du; ondorengoa eskema hutsa da.
(3) Horrelako marra luzea autoreak berak du egina eskuzko bi testuen artean. Azken zati hau "Nik neure burua kokatu behar dut zuen aurrean" hasten den testuan bere horretan dago jasota; baina han aurrera jarraitzen du testuak.
(4) Testua moztuta dago, orrialderen bat edo gehiago falta delako.

Ingurune-oharrak:
ik.: Testu honi oso lotua dagoen "Ni neu euskal idazleetako bat" titulua duenari 1997ko urtea esleitu diogunez, honi ere urte berbera dagokiola dirudi.
[I] Garbi dago, testu hau "Nik neure burua kokatu behar dut zuen aurrean" testuaren aurrekoa dela, agian horretarako egindako zirriborroa: hainbat paragrafo hitzez hitz daude beste horretan jasota. Dena dela, bi testuak ez dira nahastekoak, aparte idatzitakoak direlako nonbait; eta hemengo honetako zenbait puntu garatu gabe daude beste hartan, agian haren bigarren parte hipotetikoa —Gandiaga euskaltzale eta idazleari zegokiona— garatu eta idatzi gabe utzi zuelako. (Ik. "Nik neure burua kokatu behar dut zuen aurrean" testuari egindako oharra).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa