Hasiera: Hamar urterekin Sabina gustatzen zitzaion.
Amaiera: eta horra zertan ari natzaizun.
Iturri nagusia: DGA, 34-35 (DGAZ, 26-27)
Beste iturria(k): AOB: 2 + Z03, 94-95 or. (gaztelania, azken atala)
Argitarapen-urtea: 1985 (DGA)
Gaia 1: Biografia
Gaia 2: Bizitza
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Prosa
Prosa-generoa: Gogoeta
Testu-oharrak:
AOB-ko eta DGAZ-ko testuak bat datoz ira erabat. Azken hontako testuaren eta DGA-koaren artean badaude aldaera ortografikoren batzuk —Josek-edo - Josek edo, dagoke-eta - dagoke eta, mende erdi - mende-erdi— eta testu-aldaeraren bat edo beste ere bai, ohar zenbakituen bidez adierazi ditugunak.
(1) Honetara zegoen esaldi hau DGAZ-n: "Hauxe da amari sekula barkatu ez ziona". AOB-n eskuz dator aldaketa adierazita.
(2) Paragrafo honen eta hurrengoaren artean beste bat zegoen DGAZ-ko testuan: "Hamar urterekin anaia eta arreba txikiagoak behar zituen zaindu, gurasoak soro-lanetara joaten bait zitzaizkion". Baina AOB-n kortxeteen artean sartuta dago esaldia, argitaratzean kentzeko adierazi nahian edo.
(3) Azken bi hitzon ordena aldatu eta “bakarrik euri-egunetan” jartzeko iradokita dago, eskuz, DGAZ-ko testuaren gain; baina inprimatzean ez zuten aldatu.
(4) Baserritarren artean ohikoa zen horrelako "aterkia": zaku handia txano gisa, burutik zintzilika bizkarrean behera.
(5) Zaldiek mendian egiten zioten inpresioa beste nonbait ere azaldua du (ik., adibidez, "Artasora dut begiratzen" hasten den olerkia.
(6) Oliten hasi zen euskarazko lehen olerkiak argitaratzen (1950. urtean), bertako ikastetxeko Gure Izarra aldizkarian.
Ingurune-oharrak:
[I] Apaiztu ondorengo egunetan edo aste gutxiren barru eman ohi zuten "Meza Berria", nork bere herrian, jai giroan; eta ahaideen eta lagunen arteko bazkaria izaten zuten, herritarrek antolatua sarritan. 1954ko udazkenean apaiztu zen Gandiaga, azaroaren 19an eman zuen meza berria Arratzun.
[II] "Urtarrilaren lauko bazkalosteko" hasten den artikuluan kontatzen du mutikotan Sabinarekin Arratzuko eskolan gertatu zitzaiona.
[III] Olite edo Erriberrin egin zituen hiru urte, filosofiako ikasketak egiten.