Hasiera: Eskandaluzko artikulu bat bezela
Amaiera: esan nuen entzun zenutena.
Titulua/Ezkaintza: Gaztańaga-ren artikuluaz
Iturri nagusia: AOB: 1
Idazte-urtea: 1970 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Euskara
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Prosa
Testu-oharrak:
Testu honetan makinazko badaude okerren batzuk, zuzendu gabe utzi zituenak.
(1) Kortxeteen artekoa geuk erantsi dugu; badirudi beharrezkoa dela.
Ingurune-oharrak:
ik.: Jesus Gaztańagak idatzitako artikulu baten inguruan ari da Gandiaga; 1970eko ekaineko 21eko zenbakian argitaratu zuen hori. Horregatik urte berekoa da seguruenik Gandiagaren idatzia ere.
[I] Honako titulua du idatzi honek: “Gaztańaga-ren artikuluaz”. Gaztańagak Zeruko Argia-n argitaraturako “Arantzazu ez da leengoa” artikuluaz ari da, hain zuzen.
Dirudienez, artikulu horrek asaldatu egin zituen Arantzazuko fraideak —Julian Alustiza “Aztiri”k zuzeneko erantzuna eman zion Zeruko Argia eta Aránzazu aldizkarietan—. Beste fraideren batzuekin artikuluari buruz edukitako eztabaidan erabilitako argudioak bildu eta jaso nahi izan dituela dirudi Gandiagak idatzi honetan.
Baina Gandiagarena ote da gero idatzi hau? Azaltzen duen zenbait ideia kontuan izanik, badirudi berarena izan daitekeela.