Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Jerusalendik

Amaiera: zuren izenean.

Titulua/Ezkaintza: Gizonaren adiskide Rafael Albertiri / Al amigo del hombre, Rafael Alberti

Iturri nagusia: GHB, 79-82

Beste iturria(k): AOB: 7 + HGBN (hainbat atal) + HGBA (hainbat atal) + HGBS (hainbat atal) + AOB (3. olerkia)

Idazte-urtea: 1977

Argitarapen-urtea: 1977 (GHB)

Gaia 1: Euskara

Gaia 2: EHerria

Azpi-gaia: Euskara: Eliza

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Sinadura: Vitoriano Gandiaga

Hiztegia:
Autoreak berak honako hiru argibide "terminologiko" eman zituen erdaraz erdaldunentzat:
"Euskara = Manera vascongada y lengua vascongada". "Erdera = Manera extranjera y toda lengua que no es vascuence". "Euskaldun = El poseedor de la lengua vascuence". Argitalpenean kendu egin zuten bigarren azalpena.

Testu-oharrak:
GHG-ko argitaraturiko testua eta AOB-ko makinazkoa berdinak dira. Argitaraturiko testua HGB1E-n (makinazkoan) zuzenduta dago, euskara batuko ortografiaren aldera; baina berriro zuzenduriko testu hori ez dago inon argitaratuta. Argitaraturiko testuan ere badaude euskara batuko ortografiaren alderako zuzenketaren batzuk eskuz eginak -Hirugarren ataleko "erabili izan dituzte" lerroan eskuz ezabatuta dago "izan" hitza, kentzeko adieraziz edo, argitaraturiko testuaren gainean. Dena dela, ez olerkiak banan ez poema osorik, ez zituen beste inon argitaratu berriro.
(Poemaren atal (olerki) bakoitzak bere sarrera duenez datu-base honetan, ik. bakoitzeko oharrak, batez ere inprimatutako testuaren eta bestelako iturrien arteko aldaera ortografiko eta bestelakoei buruz).
Hemengo poemaren atalak aparteko olerkitzat pentsatu zituen nonbait autoreak, eta hala ageri dira zenbait paperetan. Argitaratzean denak batean jarri zituen. Datu-base honetan olerki horiek banan ere aurkitu ahal dira. Ez poema osorik eta ez atalka beste inon ez daude argitaratuta, dakigunez behintzat.
Jatorrizko atalkako testuetatik zenbait aldaketa ortografiko egin zuen autoreak, argitaratzera bidaltzeko kopia osotua prestatzean, euskara batuko ortografiaren aldera: universal - unibertsal, euskera - euskara, pakea - bakea, justizizko - justiziazko, etab. (Ik. atal bakoitzeko erregistroko oharrak).
"Unibertsalista" omen denaren aurkako protesta-edo du poema honetan; "unibertsalista" horietako batekin eztabaida interesgarria du "Elorria, elorri jaio zan," hasten den testu luzean.
(1) 1. olerkia: HGBS-n (67. or.) eta HGBA-n (78. or.) olerki apartekotzat ageri da hau, baina aurretik bi lerro hauek dituela: "Pa...khea: / Pakea".
(2) 2. olerkia: HGBS -n(64. or.) eta HGBA-n (73-74. or.) olerki apartekotzat ageri da hau.
(3) Hemen ahapaldi berria hasten dela ematen du, baina honetara argitaratu zuen liburuak. Izatez, lerro honetatik aurrera bigarren orrialdera pasatzen da makinazko testua; baina maketatzaileak -seguruenik- aurreko ahapaldiaren jarraipentzat intepretatu zuen.
(4) 3. olerkia: "Unibertsala, karidadea" (AOB-n (makinazko kopiatan) eta HGB3E sortan.
(5) 4. olerkia: HGB3E, 1 + AOB: 1 + HGBG: 1 iturrietan aparteko olerkitzat ageri da hori; baita HGBS (67. or.) eta HGBA (78. or.) iturrietan ere.
(6) 5. olerkia: AOB-n aurkitu dugu olerkitxo hau, aparteko olerkitzat, 1970. urte inguruan idatzia. Ideia bertsua dauka "Jainkoa, erderaz / egin behar ba dizut / nungoa zera?" olerki txikian.

Ingurune-oharrak:
AOB-ko olerkiaren buruan dakar: "Gizonaren adiskide Rafael Albertiri. Al amigo del hombre Rafael Alberti".
[I] Seguruenik komentuko anaiartean edo fraideen artean entzuten zuen argumentua da karitatearena, erdaraz eragiteko erabiltzen zutena.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa