Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ixten joan garen koaderno

Amaiera: eta jaungoikozkotan.

Titulua/Ezkaintza: Uda hurreratzen [ABG + ABGZ]

Iturri nagusia: ABG, 72-73 (ABGZ, 30-31)

Beste iturria(k): SAD-13, 1973

Idazte-urtea: 1973 (ABGZ)

Argitarapen-urtea: 1973 (SAD)

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Irakaslea

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
ABG-ko testua eta ABGZ eta SAD-koak berdinak dira funtsean, kortxeteen artean ipinitako aldaera ortografikoak salbu, euskara batuaren grafiazkoa arauen aldera eginak: urreratu - hurreratu, aize - haize, kurso - kurtso, kuadernu - koaderno, edo-ta - edota, edatu - hedatu, gaitute - gaituzte, eman-ala - eman ahala, odei - hodei, genduen - genuen, arkitu - aurkitu.
Bereziki adierazgarria da, nola ABGZ-ko eta SAD-ko "gizon" hitza "gizaki" bihurtu den beti ABG-n.
(1) SAD-n "galduko" dago idatzita; seguruenik kopiaketa-okerra...

Ingurune-oharrak:
[I] Teologiako edo kristau espiritualitateko hizkeran liburu irekitzat hartu izan dute izadia edo kreazioa: Jainkoa ezagutzeko liburutzat, alegia.
[II] Gandiagak "gizon" hitza erabiltzen du sarritan gizon-emakumeak edota giza jendea adierazteko: "Gizonak lanera irten du" edota "Gizona esan dut" olerkiak. Bereziki Gabonen inguruko olerkietan erabili izan du "gizon" hitza adiera zabal edo orokorrean: ik., adibidez, "Gabonak datoz, Gabonak" olerki-kanta; "Zein eder Eguberri" hasten den olerkian, berriz, "Andre ta gizonak" esamoldea darabil.
Hemengo olerki honen ABG-ko argitalpenean aldatu egin zuen, beraz, behin eta berriro "gizon" hitza, eta "gizaki" idatzi; seguruenik mugimendu feministaren eskabideei jarraituz. Gauza bera egin zuen "Jainkoa / izadian" olerkian.

Iruzkina:
"UDA HURRERATZEN. Hilabete luzeetan gau eta egun lekutako Seminarioan bizi izan diren mutikoentzat, oporren zati gozoenetako bat, guraso eta anai-arrebekin elkartzeak izan behar. Eta gero, lagunekin nahiz gurasoekin egin ditzaketen txango eta bidaia labur edo luzeagoak ere oporren eskaintza atsegingarri dira, eta mendiz nahiz itsas inguru ederrez burutu ditzaketen joan-etorriak, kalez kale egin ditzaketen ibilaldiak, bateko eta besteko monumentu historiko, arkitektoniko, kulturalak eta ikusiz, ezagutuz eta gozatuz egin ditzaketen osterak, denbora egonean eta lasai, inongo presarik gabe, norbere buruarekin bakarrik edo lagunekin batean eman ahal izateko paradak eta beste, oporrek damaiekeen ahalbide eta aukera gustagarri dira; eta oraindik beste egokiera asko lirateke oporren erregaluak”. (Bitorino Gandiaga, AB G, 62).

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa