Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Nora bota dugu poza?

Amaiera: egurasten da etxea.

Iturri nagusia: ABG, 114 (ABGZ, 57)

Beste iturria(k): AOB: 1

Idazte-urtea: 1985-1988-it (EUP)

Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)

Gaia 1: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Lehengo bi ahapaldiak zerbait ezberdin datoz jatorrizko AOB-ko eskuizkribuan.
AOB-ko makinazkoaren lehen bi ahapaldiak hemen azpian eman ditugu osorik, eskuz egindako aldaketak kortxeteen artean ipinita. Izatez, aldaketa horiek ez ziren gero liburura pasa.
"Nora bota dugu poza?
Serio dabil jendea.
Zein harrek ote du galdu [zein gaitzek ote du arjo]
bizi-pozaren lorea? [bizi-xarmaren lorea?].

Bizi-pozaren lorea [bizi-xarmaren lorea]
barruko argi gabea
maskal eta kopetilun,
serio dabil jendea.
Leiho eta ate zabalduz
egurasten du etxea".

Ingurune-oharrak:
[I] Kaleko jendearen itxura tristeari dagokionez, ik. "Ama: Bitoriano!" hasten den testua.

Iruzkina:
"Nora bota dugu poza?" "Amak balkoira deitu ninduen eta kalez zebilen jendeari errepara niezaion eskatu zidan. Jarri nintzen begira eta egon nintzen begira. Halako batean, berriro amak: Inor ikusten duzu barrez, irribarrez edo poz aurpegiz ala?, galdetu zidan. Ezetz nik, bekokia argi-argi zeraman jenderik ez nuela erreparatu. Eta berriro amak: Joan-etorrian ikusten dugun jendeak garbi itxura darama, ondo jantzita dabil, oinetako onak darabiltza, baina ez du ageri alaitasun apurrik, ezta apurrik ere gero. Jende horrek daukanaren hamarrenaz zoratuko ginatekeen gu pozaren pozez. Zer zela uste duzu guretzat apargata pare berri bat estreinatzea, lepoko zapi berri bat, edozein soinekotxo? Aste osoa pasatzen genuen guk pozarren, eta gehiago ere bai.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 86).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa