Hasiera: Gabonen pozarren gatoz
Amaiera: suaren jai ederrean.
Iturri nagusia: GDA, 71-75 (GDAZ, 42)
Beste iturria(k): GDAK, 1-1b + L1G, 35
Idazte-urtea: 1979-12 (L2G)
Argitarapen-urtea: 1980 (L1G)
Gaia 1: Gabonak
Azpi-gaia: Gabonak: Sua
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Musikatzailea: Pello Zabala
Hiztegia:
* sultsu = ardagai
Testu-oharrak:
L1G-tik GDA-ra aldaketa ortografiko txikiren bat edo beste badaude, euskara batuko ortografiaren aldera, eta bestelako aldaera txikiren batzuk, kortxeteen artean ipini ditugunak. Gainera L1G-n ahapaldi bakoitzeko lehen lerroa errepikatzeko adierazita dago, "(bis)" seinalearekin. Eta, bestalde, ahapaldi gehiago dago, GDA-n ez datorrena, beheko ohar zenbakituan adierazita dagoenez.
GDAK-ko testua GDA-tik hartua da; baina badago aldaerarik, azpiko ohar zenbakituan adierazita dagoenez.
GDAZ-ko orriaren buruan, musika pentagramen gainean, zera idatzi zuen eskuz: "Trikiti-soinu ezaguna".
(1) Ahapaldi honen ondoren beste bat dator GDAK-n, arkatzez parentesi artean sartuta, argitaratzean kentzeko adieraziz edo:
"Su hain ederraren jaia
ezer bada-ta alaia
geure artean bait dugu
argi ta bero garaia
argi ta bero garaia
ezer bada-ta alaia".
(2)Bertso honetan silaba bat falta da; L1G-[I] Ahapaldi hau eta hurrengoa, David Azurzak musikatuta eta Oñatiko Ganbara abesbatzak kantatuta (AMM — Arantzazu Musikaren mendeetan. 2. Siglos XIX-XX. mendeak, AusArt records...The Basque classical label, Arantzazu E.F., 2005, 8. pista). n “Gabonen poz xurgatuz dago”. Badirudi “Gabonen poza xurgatuz" beharko lukeela.
(3) L1G-n beste azken ahapaldi bat dator; honetara:
"Bakoitzak bere sultsua* (bis)
su bakarrean piztua
bota dezagun indartuz
denon baterako sua
denon baterako sua
su bakarrean piztua".
Ingurune-oharrak:
[I] Ahapaldi hau eta hurrengoa, David Azurzak musikatuta eta Oñatiko Ganbara abesbatzak kantatuta (AMM — Arantzazu Musikaren mendeetan. 2. Siglos XIX-XX. mendeak , AusArt records...The Basque classical label, Arantzazu E.F., 2005, 8. pista).