Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Entzun berri hau, anaiok,

Amaiera: albiste ona emanez.

Titulua/Ezkaintza: Kalenda [GDA]

Iturri nagusia: GDA, 66-70 (GDAZ, 40-41)

Beste iturria(k): Olentzaro, 1. aldea, 7. pista

Idazte-urtea: 1982 (GDAZ)

Argitarapen-urtea: 1986 (GDA)

Gaia 1: Gabonak

Gaia 2: Jainkoa

Dokumentu mota: Lib + CDa

Poesia / Prosa: Poesia

Kantaria: Gontzal Mendibil

Doinua: Herritarra (Pastorala)

Hiztegia:
* beredin = ugari
* antapara = ur-kanala (errotetan)

Ingurune-oharrak:
"Kalenda" titulua eman zion olerki honi. Arantzazuko komentuan bazen ohitura Abenduaren 24an, goizeko otoitzaldikoan, Teologiako ikasleetakoren batek pregoi modukoa ematekoa, Jesusen jaiotzaren "albistea" aldarrikatuz; kalenda deitzen zioten horri. Arantzazuko seminarioan, berriz, eguerdian-edo egiten zuten nonbait hori, eta Gandiagak egiten zuen, bertsotan, berak GDA, 33. or., esaten digunez:
"-Lehengo fraile-komunitateetan egiten genuen mezu-hotsegite bat da kalenda. Gizaldien kordan datorren itxarote luzeari kreaziotikan honantza helduz, Jesusen Belengo Jaiotzaren berri ematen digun aldarrikatze poetiko bat da. Hori mezaren buruan, pastoraletako doinuz abesten diot anaidiari —nik abestea nahi izaten dute— eta horrela, oles-giroan jartzen gara jada eguerdiko otordutik".
Bertso hauen azken ahapaldia Palenqueko Lagunak aldizkari digitalak argitaratu zuen, gabon-agur gisa 1983an (ik. http://www.webzinemaker.com/admi/m6/page.php3?num_web=6984&rubr=1&id=150880)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa