Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Jaunaren gauzen aurrean, (1)

Amaiera: lur gorrian, belauniko!

Iturri nagusia: ELR-1, 48. or. (ELR-2, 21. zenb., 52-53 or.)

Beste iturria(k): (Ik. ELRL, 81) + GEP, 159-160 + ELRP, 21 (gaztelania)

Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)

Argitarapen-urtea: 1962 (Elorri)

Gaia 1: Izadia

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)

Dokumentu mota: Lib

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Pedro de Anasagasti

Hiztegia:
* idibegi = bitxilorea, margarita (ik. ELR-2, 267. or.).
* inguma = tximeleta

Testu-oharrak:
Olerki honen lehen hiru lerroak ELRL-n eta Egan-en argitaraturiko olerki batekoak dira; baina beste dena berria da; olerki berritzat hartu behar da seguruenik, nahiz eta haren eta honen gaia berdintsua izan. Seguruenik ELR-rako jardun zen ELRL-ko olerkia birmoldatzen, baina ezinean edo, erabat berria egin zuen, lehen hiru lerroak eta beste esaldiren bat kenduta: "Jorrailgo garra", adibidez. Bi olerkien alderaketa interesgarria litzateke: besteak beste, ikusteko nola aldatu dituen lorak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa