Hasiera: Hemen natorkizue
Amaiera: errotan ezartzen.
Iturri nagusia: L2G, 57
Beste iturria(k): L4G, 30
Idazte-urtea: 1980-12-23 (L4G)
Argitarapen-urtea: 1981 (L2G)
Gaia 1: Gabonak
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Bertsoak
Hiztegia:
* idabur (=idaur) = irabiur (garia aletzeko eskuzko tresna)
* sakosta = arro
Testu-oharrak:
Bi iturrietako testuak berdinak dira oro har, kortxeteen artean adierazitako aldaeratxoa salbu —L4G-n eskuz adierazita dagoena—, eta ohar zenbakituan adierazi dugun ezberdintasuna kenduta.
(1) Azken ahapaldi hau ez dago L4G-n aurrekoekin batera. Izan ere, testuingurutik kanpo dagoela dirudi, aurrekoarekin amaitutzat-edo ematen baititu Gandiagak bertsoak. Izatez L4G-n azken ahapaldi hori aparteko olerkitzat dator, hurrengo orrialdean (30-bis. or.), bere data berezi eta guzti —aurrekoen data berbera, hala ere—. L2G-n, berriz, orrialde berean dago, baina zerbait aparte aurreko bertsoetatik. Gure aldetik, erregistro berezia ere eskaini diogu azken ahapaldi edo bertso honi datu-base honetan.
Ingurune-oharrak:
[I] Dionisio Arruti "Dioni", Miel Loinaz "Lastur": biak ziren irakasle Arantzazuko seminarioan, Gandiagarekin batera. Pedro Muguruza ondarrutarrak Arantzazuko fraideen Gomistegi baserrian ziharduen lanean, fraidea izan gabe. Dirudienez, baserrian bertan kantatu zituen bertso hauek.