Hasiera: Alvarez Enparantza,
Amaiera: onartzen duguna.
Titulua/Ezkaintza: Txillardegi
Iturri nagusia: L2G, 08
Beste iturria(k): AOB: 1 + L4G, 20
Idazte-urtea: 1980-09-26 (L4G)
Argitarapen-urtea: 1981 (L2G)
Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Bestelako gertakariren bat
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Bertsoak
Hiztegia:
* asaskatu = atseden hartu
* mazela = mendi-malda
Testu-oharrak:
AOB eta L4G kalkoak dira. Horietako eta L2G-ko testuak berdinak dira, nahiz eta kopia ezberdinak izan.
Ingurune-oharrak:
[I] Jose Luis Alvarez "Txillardegi" jaunak denboraldia eman zuen Arantzazuko Seminarioan, hango irakasle fraideekin biziz. Han bete zituen urteak. Ordukoak dira bertso horiek.
Gandiagak badu bestelako olerkirik ere Txillardegiri eskainia: "Gizon-begi-goritu" (1957).
[II] Txillardegiren nobelak: Leturiaren egunkari ezkutua, Peru Leartzako, Haizeaz Bestaldetik.
Iruzkina:
“Noizean behin izaten ditugu kanpotarrak ere gure etxean [Arantzazuko seminarioan], etxekoak bezalaxe izaten bai [sic] dira guretzat. Liburu bat idazten ari zen batetan, Arantzazun urteak betetzea suertatu zitzaion Txillardegiri. Fraileon artean egin ohi dugun hospakuntza [sic] ritoa egin genion ari ere eta bertsoak berez apartekoak ez izan arren, Txillardegiri eginak direlako, hemen jarri nahi izan ditut, hori ere gure etxe giroaren barruan dator eta”. (Bitoriano Gandiaga, “Hamar kanta hautatu ditut” hasten den testua).