Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Tristuraren menpetik

Amaiera: guregandik hur.

Titulua/Ezkaintza: Dionisio Arruti (L3G)

Iturri nagusia: DGA, 89-92 (DGAZ, 77-78)

Beste iturria(k): L3G, 9-10

Idazte-urtea: 1982-09-21 (DGZA)

Argitarapen-urtea: 1985 (DGA)

Gaia 1: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Doinua: Franzisku, zer dakarrek

Hiztegia:
* eslai = soslai, zeharka

Testu-oharrak:
Bertso hauek hiru kopiatan dauzkagu artxiboan: L3G koadernokoa; DGAZ-koa; GDA-koa. Aurrena L3G koadernokoa da (10 ahapaldi): "Dionisio Arruti" du titulutzat horrek. Titulurik gabe, baina L3G koadernokoa kopiatu zuen berriro DGAZ-k makinaz (10 ahapaldi): kopia honen gain prestatzen saiatu ziren inprimategirako testua, zuzenketa ortografiko edo morfologikoren batzuk eginez (J.A. Aduriz) eta ahapaldiren batzuk kentzea iradokiz (Joxe Azurmendi) —badirud, bi lagun horien esku utzi zuela bertso hauen argitalpen berria prestatzea Gandiagak—.
GDA-ko testua hartu dugu oinarritzat, baina L3G testuko aldaerak kortxeteen artean adierazi ditugu. Gainera hango ahapaldiak ere, GDA-tik kanpo geratu direnak, sartu egin ditugu, L3G-koak direla adieraziz beti.

(1) Hemendik aurrera bestelako ordena dute bertsoek L3G koadernoan.

Ingurune-oharrak:
[I] Eusebio Unzurrunzaga, Arantzazuko seminarioan errektore izana, 1982ra arte; Miel Loinaz, Errezilgo Lasturreta baserrikoa ("Lastur"), Arantzazuko seminarioan irakasle izana.
[II] Dionisio Arruti, "Dioni", Arantzazuko seminarioko irakaslea eta erretore berria une hartan (1982tik aurrera).
[III]1981eko udaberrian hasitako krisi eta gaixoaldia gaindituxea du nonbait 1982ko udazkenerako, bertso hauetan ageri denez.
[IV] Felix Askasibat eta Anjel Mari Gonzalez Txabarri, fraideak: irakasle joan ziren urte horretan (1982) Arantzazuko seminariora.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa