Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Batzuek badakite

Amaiera: Bai dut aukeratu.

Iturri nagusia: 1KO, 11

Beste iturria(k): AOB: 1

Idazte-urtea: 1970-it (IKO)

Gaia 1: Euskara

Gaia 2: Jendea

Azpi-gaia: Jendea: Bajuak

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
1KO-ko eskuzko testua eta AOB-ko makinazkoa ez dira guztiz berdinak. Bi iturrietan dago gaztelaniazko itzulpena ere. Eskuzkoa interpretatzen erraza ez badago ere, honelatsu irakur daitekeela dirudi:
"Batzuek ba dakite
zein alderdi hartu
nun bizi seguru
Santxo aristokrata
santxoak bai ditugu
Handia nora doan
hoiek hor ditugu
irabazle nahi dute
hondrak eskuratu
nigatik libre dira
deiela probetxu
ni neu libreago naiz
bajuen alderdia
bai dut aukeratu"
Eskuizkribuan jarraitu egiten du testuak: "Hizkuntzek banatu egiten dutela", etab. (beste hamar bat lerro); baina ba dirudi estiloa eta gaia bera ere nolabait aldatu egiten dela hemen; horregatik, autoreak goiko hori bakarrik itzuli zuelako, eta makinazko kopiatzaileak jarraikoa kanpora utzi zuela kontuan izanik, beste erregistro bat eman diogu jarraipeneko horri; honela hasten da: "Hizkuntzek / banatu egiten".
Guztiaren alboan, ordea, honako lerro hauek ere badaude gaineratuta eskuizkribuan, gero makinazko kopiatzaileak nolabait hemengo "Batzuek badakite" olerkian integratu zituenak, euskara batuaren aldera zerbait zuzenduta gainera:
"Neke gabeko bidez
dirala abiatu [alderatu]" ...

"Handiaren tegian
dirala kerizpetu [alderatu]"...

"egin dute nahikoa
zergatik arrotu
zergatik irabazle
izena arrapatu
hondrak eskuratu"...

Ingurune-oharrak:
[I] "Erregeren profetei" buruzko olerkietan landu zituen olerki honetako ideiaren batzuk.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa