Hasiera: Lurra hartu dut esku barruan
Amaiera: seinaletan.
Titulua/Ezkaintza: Lurretik lurrera (TRL)
Iturri nagusia: HGB-2, 183-184 (HGB-1, 188-189)
Beste iturria(k): CHC, 123-124 + ARAN, 517 (1974) 140. or. + TRL: 3 + OBAR (errezitazioa) + Z03, 56. or.
Idazte-urtea: 1970-1974 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Argitarapen-urtea: 1974 (HGB + ARAN)
Gaia 1: Lurra
Gaia 2: Poeta
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga + Zurgai
Musikatzailea: Petar Klanak
Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (HPL-2-A, 081-095 zenb. + BGE + GIE)
Testu-oharrak:
HGB liburuko olerki honen jatorrizko testurik ez dugu, ez eskuz eta ez makinaz; bai, ordea, honen aldaerarena, CHC liburuan argitaratutakoarena. Izan ere, aldaera horren makinazko bi kopia ditugu, biak TRL sortan, CHC libururako Gandiagak prestaturiko hiru olerkiko sortan, gaztelaniazko itzulpen eta guzti.
Lau aldiz dago argitaratuta olerki hau: 1. HGB-1 (1974); 2. Aránzazu (1974); 3. Chile en el corazón (CHC) (1975); 4. HGB-2 (1991).
CHC liburuan aski aldatuta atera zuen olerki hau HGB-ko testuarekiko; horregatik HGB-koaren ondoren jarri dugu aldaera osoa. CHC-ko gaztelaniazko itzulpena azken aldaera honena da, jakina, Gandiagak berak egina. Baina Zurgai aldizkariak (2003 uztaila, 56. or.) argitaraturiko gaztelaniazko itzulpena HGB-ko bertsioaren araberakoa da.
ARAN aldizkariak HGB-koa kopiatu besterik ez zuen egin, baina ahapaldien banaketa zerbait aldatuta. BOG-k ere HGB liburutik hartu zuen testua.
(1) Ahapaldi hau eta hurrengoa, hirugarren berri bat erantsita, Jose Luis Zinkunegi izenekoaren oroigarritarako erabili zituen (TOP).
(2) Lerro hau aurreko ahapaldiarekin dago HGB-n eta CHC-n. TOP-eko aldaeran, berriz, hurrengo ahalpadiarekin doa.
(3) TRL-n eta CHC-n olerkiaren buruan honako beste eskaintza modukoa dator:
"Lurretik sortu da
ta
lurrera doa
Pablo
Lurreko nire mezua."
Ingurune-oharrak:
ik.: Olerki hau TRL sortan dago, "Lurrean" eta "Hitzaren iturri" hasten diren olerkiekin batera, Pablo Nerudaren omenez argitaraturiko Chile en el corazón libururako prestaturiko sortaren barruan. "Lurrean" olerkia 1970ekotzat jo dugu; "Hitzaren iturri", berriz, 1974koa izan daiteke, CHC libururako bereziki idatzia delako. Era berean "Lurra hartu dut esku barruan" olerkiaren bigarren bertsioa, CHC-rako idatzia, 1974koa izan daiteke; baina HGB liburuan argitaraturiko bertsioa seguruenik lehenagokoa da, agian 1970. urtearen ingurukoa, "Lurrean" olerkia bezala.
[I] Oñatiko euskaltegi-barnetegian 1993ko abenduaren 15ean emandako hitzaldian errezitatu zuen olerki hau (HPL-2-A); hitzaldiaren antolatzaileek beraiek aukeratua zioten horretarako, "Bihotz-bihotzez maite dut lurra" (Artasoko 6. salmoa) olerkia bezala. Bere aldetik "Egon" olerkiaren irakurketa aukeratu eta gaineratu zuen orduan.
[II] "zuraren orpoko lurra": Oñatiko euskaltegi-barnetegian emandako hitzaldian (1993-12-15) kontatu zuen nola ateratzen zituen aitak Gabonak aurretik zuhaitz "mukurrak", eta horien sustraietako lurra lehortzen utzi, gero garbitu eta mukurrak Gabonetako sutara eramateko. (Ik. HPL kasetea).
[III] Ahapaldi hau Kukai eta Tanttaka-k elkarlanean egindako “1937. Gogoaren bidezidorretatik” ikuskizunaren aurkezpentzat ipini zuten, Gandiagaren beraren errezitazioan (2002); Otehitzari biraka CDan argitaratua (2006).
1994an (otsailaren 10ean), Gipuzkoa-Donostia Kutxan bere literatur obrari buruz emandako hitzaldian (GIE) irakurri zuen olerki hau.