Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Jesus, ez daukagu hitzik

Amaiera: gure bake, Jesu Kristo.

Titulua/Ezkaintza: Jesu Kristorekin hobeto

Iturri nagusia: ARAN, 805 (2000) 15. or.

Beste iturria(k): AOB: 2 + JHS: 1

Idazte-urtea: 2000-it (JHS)

Argitarapen-urtea: 2000 (ARAN)

Gaia 1: Jesu Kristo

Dokumentu mota: Inpr + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Sinadura: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
AOB-ko testua (makinazkoa) eta Arantzazu aldizkarikoa, JHS-koa eta AOB-ko eskuzkoa berdinak dira funtsean –JHS-ko kopia AOB eskuzkoaren eta AOB makinazkoaren artean dago–. Aldaerak ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
(1) ARAN-en ahapaldi hau ez dago bertsotan ebakita. AOB-ko eskuzkoan honela dago azken lerro hau: "hain gizatiar zaren arren."
(2) ARAN-en eta AOB eskuzkoan: "hain gizatiar zaren arren," (3) AOB eskuzkoan: "ezina zara esaten;"
(4) Ahapaldi hau honela dago AOB eskuzkoan eta JHS-n:
"Feliperi erantzunaz
Aita azaldu diguzu
esan ta egin duzunaz;
zu "zakusanak Jainkoa
dakusala dioskuzu".
(3) AOB eskuzkoan: "Zu zeu gure berri on"
(6) AOB eskuzkoan eta JHS-n: "Zeu gure jubileu ta"; ARAN aldizkarian: "Zu zeu gure jubileu ta"
Gaztelaniazko itzulpena ere eskuz eta makinaz daukagu AOB-n. Dakigunez, gaztelaniazko testua ez zuten inon argitaratu. Kortxeteen arteko aldaerak eskuzko testukoak dira.
(7) Erdarazko azkenaurreko ahapaldia zerbait ezberdin dator eskuzkoan:
"Respondiendo a Felipe
nos has mostrado al Padre
con lo que has sido y obrado;
nos dices que "quien te ve
ya está viendo a Dios".

Ingurune-oharrak:
Olerki hau 2000. urteko "Fede Ibilaldia Arantzazu - 2000 Misioa" ekitaldirako idatzi zuen nonbait Gandiagak; gertaera horren kronikaren barruan argitaratu zuen Arantzazu aldizkariak.— Julen Urkizak ez zuen olerki honen erreferentzia jaso bere EBOB liburuan; izan ere, hori argitaratu baino lehenagokoa da haren obra.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa