Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hosanna, zuri, behin ta biz,

Amaiera: errukiz inarros gaitzan.

Iturri nagusia: AOB: 2

Beste iturria(k): JHS: 1

Idazte-urtea: 2000-it (JHS)

Gaia 1: Jesu Kristo

Dokumentu mota: Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
AOB-ko eskuzko kopia eta makinazkoa funtsean berdinak dira —JHS-ko kopia AOB-ko makinazkoa bera da—, baina badaude aldaerak bien artean, ohar zenbakituen bidez adierazi ditugunak.
Gaztelaniazko makinazko kopia aski ezberdina da eskuzkoarekiko. Eta makinazko bi kopiak ere ez dira guztiz berdinak.
(1) Makinazkoan "eder" dago; baina eskuizkribuan ezabatuta dago hasierako "eder", eta gainean "zintzo" idatzita.
(1) Bigarren ahapaldiaren ondoren beste bat dago euskarazko jatorrizko eskuzkoan, ezabatuta:
"Begi eta bihotz zaude
gizadiari begira
betiko itxuran zaude;
dena maitasun, erruki,
barkazio ta gupida."
(3) Lerro hau eta hurrengo biak honetara daude eskuizkribuan:
"lorios Aitaren aintzan
gizakion aldezkari
eskabide gozagarriz."
(4) Eskuizkribuan: "berrerosle porrokatu"
(5) Eskuizkribuan: "kiskali"
(6) AOB-ko makinazko beste kopian honetara dago lerro hau: "siempre en beneficio de la humanidad"

Ingurune-oharrak:
2000. urteko “Fede Ibilaldia Arantzazu- 2000 Misioa” ekitaldirako idatzi zuen nonbait Gandiagak olerki hau, “Jesus, Jainkoaren Seme” eta “Jesus, ez daukagu hitzik” hasten direnekin batera. Gertaera horren kronikaren barruan azken biok bakarrik argitaratu zituen Arantzazu aldizkariak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa