Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Martxoak sei du Udaberriko

Amaiera: ospatzen bait dugu egun.

Titulua/Ezkaintza: Frai Josemari Arozena

Iturri nagusia: L2G, 19

Beste iturria(k): L4G, 37

Idazte-urtea: 1981-03-06 (L4G)

Argitarapen-urtea: 1981 (L2G)

Gaia 1: Laguna

Azpi-gaia: Lagunak: Urtebetetzekoa

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Testu-oharrak:
L4G-ko eta L2G-ko testuak berdinak dira oro har, azpian ohar zenbakituen bidez adierazten digun aldaerak kenduta.
(1) Bertso hau ez dago L4G-n.
(2) Bertso hau beste honetara dago L4G-n:
"Fraiprantziskoren [sic] laguntzailetzan
ezagutu nuen noizbait,
akordu zaharra gogoratzea
zilegi bekida ahalbait:
jana garraztu zitzaidan zera
esan bide nion nonbait...
sendagai eman zidan xagarra
inola ezin ahaztu zait".

Ingurune-oharrak:
[I] Joxe Mari Arozena urte askotan Arantzazurako eguneroko enkarguak eta erosketak egiten jardun zen, Oņatira eta beste lekutara txofertzan.
[II] Frai Frantzisko Mendizabal Arantzazuko jantokiko arduradun izan zen; haren laguntzaile jardun zen nonbait Joxe Mari Arozena garai batean.
[III] Santa Ana: Klaratarren komentu eta eliza Oņatin. Martin Astaburuaga fraideak ematen zuen meza egunero bertan.
[IV] Bidaurreta: Oņatiko fraideen komentua.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa