Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Bertso berriak jartzera noa (1)

Amaiera: bildots erre bat biribil!

Titulua/Ezkaintza: Lastur

Iturri nagusia: L2G, 17

Beste iturria(k): L4G, 35

Idazte-urtea: 1981-03-05 (L4G)

Argitarapen-urtea: 1981 (L2G)

Gaia 1: Laguna

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Hiztegia:
* aralde = talde

Testu-oharrak:
Kortxeteen arteko aldaera L4G-koa da, han bertan autoreak eskuz bestetara aldatua.
(1) L4G-n "Atozte musa bederatziok" hasten ziren bertso hauek; bertan eskuz adierazita dago, lerro hori kendu eta "Bertso berriak jartzera noa" lerroarekin ordezkatzeko. Izatez bertso osoaren adiera ezberdina zen hasieran, azken lerroa ere ezberdina zuela. Honetara zen osorik:
"Atozte musa bederatziok
egun Lastur dut suieta,
ontasun eta kemen handiko
gizaki polifazeta;
zientzi-arte-gaietan maisu,
nahi eta nahi ez poeta,
hartaz ahal nadin egoki mintza
gida idazue berbeta,"
(2) Bertso honen eta hurrengoaren artean beste bi zeuden L4G-n. Hona:
"Jaunartzetiko zilar-ezteiak
ospatzen dizkigu aurten,
noski, akordu maitez, hor dauka
bihotza hainbat pozez ten.
Geldi gaitezen Lasturretako
txotxo ernaia ikusten
bere fedeko esperientzi
sekulakoa egiten.

Gertakizunak merezi du ta
sendoki marka dezagun,
geroztik hor du Eukaristia
presentziazko erantzun;
huts egiteko beldurrik gabe
geure ustea esagun:
egun hartatik bide duela
Jesus Nazaret ezagun."

Ingurune-oharrak:
[I] Migel Mari (Miel) Loinaz, Arantzazuko seminarioan irakaslea, Errezilgo Lasturreta baserrikoa -hortik Lastur ezizena-, Biologoa ikastez, eta Arantzazun irakasle: uko egin zion Espainiako banderari zin egiteari, eta espetxean eduki zuten zenbait hilabetez, Cartagenako Fuerte de Galeras-en.
[II] Joseba Etxeberria: Arantzazuko seminario berean irakasle.
[III] Loinaz trebea zen buztingintzako lanetan ere.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa