Hasiera: Eguberrira
Amaiera: fedea.
Titulua/Ezkaintza: Christmas [Egan] + Oi Eguberri [Olentzaro] + Eguberrira [GDAK]
Iturri nagusia: GDA, 50-51 (GDAZ, 31)
Beste iturria(k): Egan, 1985, 5-6, 53-54 or. + OLEN + ELRD, 1. diskoa, 8. pista + OLCD, 2. aldea, 5. pista + L2G, 55 + GDAK, 31.b + L4G, 29
Idazte-urtea: 1980-12-18 (L4G)
Argitarapen-urtea: 1985 (Egan)
Gaia 1: Gabonak
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt + CDA
Poesia / Prosa: Poesia
Musikatzailea: Pello Zabala (Egan + GDA) + Gontzal Mendibil (ELRD)
Testu-oharrak:
Egan-eko eta GDA-ko testuak berdinak dira, baina ahapaldien ordena zerbait aldatuta. L2G-ko eta L4G-ko testuak GDA-n bezala daude.
ELRD-n eta Olentzaro CDan (OLCD-n), berriz, oso aldatua dator. Batetik, "Oi Eguberri" du titulua ELRD-n, eta lerroak ez daude berdin moztuta. Lehen ahapaldia eta bigarrena (ELRD-n laugarrena) berdin daude, testuari dagokionez; hirugarrena, "Jesukristoren", kenduta dago, eta horren ordez beste bi hauek daude: [I]
"Hel zakizkigu, oi, Eguberri
zu baitan dugu uste on
zure eguzki beti berria
nagusi bedi edonon;
giro argitan bizi nahi dugu,
ez bedi ilunik inon,
pozetan lora dadin elkarri
opa diogun zorion.
Jantzi gaitezen jai-egunekoz
izaki eta gizaki,
ospatzen ari garen Gabonak
Eguberria dakarki;
ez dugu ilun luzerik jada
oilaritea da aurki,
hurbilagotzen ari den goiza
aupa dezagun goraki."
Azken ahapaldia, berriz zerbait aldatuta dago:
"Plazetan zuhaitz argiz jantziak,
inoizko pozen [sic, pozez?] jendea;
etxean apain festa giroa
zorion-mezuz kalea;
jantzi gaitezen jai-egunekoz
izaki eta gizaki...
Oi Eguberri... "
Ingurune-oharrak:
[I] Dirudienez, Gontzal Mendibil kantari adiskidearentzat aldatu eta osotu egin zuen olerkia, “Oi Eguberri” tituluko kantan ageri den bezala (OLEN + ELRD + GM30).