Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Udazkena joan zen,

Amaiera: nire ihardun apala.

Titulua/Ezkaintza: Urrexolako mutilzaharraren erromantzea

Iturri nagusia: L2G, 11-12

Beste iturria(k): L4G, 22-23

Idazte-urtea: 1980-11-05 (L4G)

Gaia 1: Laguna

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Hiztegia:
* zantzo = lekaio, irrintzi
* oraska = azpil
* hiro = ??
*albitz = yerba de hoja larga y áspera (I-G)

Testu-oharrak:
L4G-ko testutik L2G-kora hainbat aldaketa egin zuen autoreak, L4G-ko makinazkoaren gain, eskuz. Makinazko jatorrizkoak kortxeteen artean ipini ditugu, edo ohar zenbakituen bidez ekarri ditugu.
(1) L4G-ko lerroaren alboan eskuz idatzita dago: "irónico".
(2) Azken lau lerroak honetara datoz L4G-ko makinazko testu jatorrizkoan:
"Bizitzari nahi lioke
eman atzera jira,
joandako urak berriz
eskura ahal balira!".
(3) Azken bi lerroak honetara datoz L4G-ko makinazko testu jatorrizkoan: "itsaso ez bai da dena / hondartza ta kresala".

Ingurune-oharrak:
[I] Eusebio Unzurrunzaga, Arantzazuko seminarioko irakasle eta erretoreari eskainita daude bertso hauek. Oñatiko Urrexola auzoko eta Osinaga baserrikoa bera.

Iruzkina:
Hasieran honako sarrera dakar: “Erromantze hontan posible zitekeena da kondatzen, zeren kontinjentzia, arriesgo edo arriskua, guztion gainean izan bait da, bakoitzaren gainean diot, bide bat ala beste aukera bait genezakeen gure zoroaren aldetik, graziak bere eskuz hartu eta gida ezbagindu [sic]. Entzuleok: Zenbat gizasemek bizi ohi duen modutxat eta negargarri, gure bizimodu ere bazitekeen beraz, eta hola erromantze hontan, gerta zitekeenaren parabola, alegia edo ipuina ematen da errealismoz. Non ez da bada ezagun, sasoi eta medio izan duen mutilik, graziaren ez baina zoroaren deia jarraituz, ondasun eta osasunaren galtzera etorri eta malerus edo deithoragarri [sic], zikinartean eta irtenbide egokirik gabe bizi dena? Maite-maiteok: gure gaitzerako grina eta bizioen pasioen tirari ez jarraituz egin dugu eskapada eta graziaren erakusmenari jarraituz lortu dugu gareana eta daukaguna. Ea bada inor bere kargu edo graduz harro ez dadien, eta soberbiaren gaitzetan erori, baizik eta apal eta humil ezagutu dezan bakoitzak erakarmen salbagarri bati eta hari emandako erantzun zorionekoari esker dela dena eta duena, entzun dezagun belarri zabal eta bihotz beraz, Urrexolako mutilzaharraren erromantzeak kondatzen digun parabola, alegia edo ipuina” (Bitoriano Gandiaga, bertsoen sarreran, L2G, 11).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa