Hasiera: Orma ondoan larrosa-aiena
Amaiera: biztu dau nire zerean.
Iturri nagusia: ABG, 14 (ABGZ, 1)
Beste iturria(k): Olerti (1964, I-II - urtarrila-ekaina) + AOSA, 27
Idazte-urtea: 1963-it (AOSA)
Argitarapen-urtea: 1964 (Olerti)
Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Hiztegia:
* inguma = tximeleta
Testu-oharrak:
ABG, ABGZ eta Olerti-ko testuak berdinak dira, aldaera ortografiko txikiren bat kenduta. AOSA-ko lehen bi ahapaldiak ere berdin daude.
(1) Ahapaldi hau oso ezberdin zegoen AOSA-ko makinazkoan:
"Et'ezpanetan irribarrea
ta itxaropena bidean.
Larrosa-aienak pozez bete nau,
ta argiz kaltzada latzean.
Lorez jantzirik ta usain gozatsuz
t'orma zaarraren parean,
larrosa-aienak pozez bete nau
ta argiz kaltzada latzean".
Hirugarren eta laugarren lerroen aldaera, gero liburura pasako zena, olerkiaren azpian iradokita dago eskuz.
Ingurune-oharrak:
AOSA-ko "Emon nindun lurrak" olerkiaren gainaldean zera dator, Gandiagak idatzia: "Ezaugarri: Eguzki ta orlegizko zelaian". Gandiagak 1963ko Olerti sarira bidali zituen hamar olerki, "Argi oneko poema" titulu orokorrarekin. Horiek Olerti-k argitaratu zituen (1964, I-II, urtarrila-ekaina, 10-17 or.). Sortaren gainean jarri zuen: "Larrea'ko Olerti-sariketan saritua, 1963". Sorta horretakoa da hemengo olerki hau.
Iruzkina:
"Orma ondoan larrosa-aiena, Orbelaunen akorduz baino larrosa aihen berei begira idatzia da. Arreba Terek eta Juanitak lore ondo sastuz, ongi simaurtuz zeukaten sukalde aurreko leihopea.” (Bitoriano Gandiaga, ABG, 11).