Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zerbait arraro

Amaiera: Elizakoa.

Iturri nagusia: ABG, 119 (ABGZ, 62)

Beste iturria(k): AOB: 1

Idazte-urtea: 1988-02 (AOB)

Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)

Gaia 1: Fedea

Gaia 2: Jesu Kristo

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
AOB-n eskuzko testua dugu eta makinazko kopia zuzendua. Eskuzkoan badira aldaera batzuk, kortxeteen artean ipini edo ohar zenbakituen bidez adierazi ditugunak.
(1) AOB-ko eskuzkoan bertan aurrenik "dugun" jarri zuen, eta gero aldatu.
(2) AOB-ko eskuzko testuko bigarren ahapaldia ez da erraza lotzen, baina era honetara irakur daiteke, lerroetako bateko aldaera eta guzti:
"Gurutziltzatu-berpiztuagan [Gurutziltzatu zuten]
buru osoa jarriz
Nazareteko Jesusen
Ebanjelio-jale".
Hortik dator AOB-ko makinazkoan eta ABGZ-n ere ageri den "Ebajelio-jale" lerroa, gero "Ebanjelio-zale" bihurtua liburuan.

Iruzkina:
"Zerbait arraro". "Jainkorik eza ere ez da merkea izango; ez luke izan behar. Badakigu ez dela merkea Jainkoa. Aukera bakoitzak du bere prezioa. Nik Jainkoaren aldeko ozeano amaigabean egin nuen murgil eta harrezkero hemen nabil batzuetan ziurrago eta dudatsuago bestetan, betiere Erromako Elizan ditudalarik begiak eta belarriak eta arreta guztia. Jesusen ebanjelio bideak ahaleginak eskatzen ditu, bai, baina poza ematen du eta itxaropena.“ (Bitoriano Gandiaga, ABG, 86).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa