Hasiera: Kalea betetzen duen gizona,
Amaiera: irakur-hasera ta esan nahi bestek ez halako berezikoa!
Iturri nagusia: UBM, 144 (UBMZ, 104)
Beste iturria(k): AOB: 1
Idazte-urtea: 1974-1977-it (UBMZ)
Argitarapen-urtea: 1977 (UBM)
Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Idazlea
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Hiztegia:
* barrastan = multzoan
* sortatu = pilatu (?)
Testu-oharrak:
AOB-n olerkiaren lehen partea bakarrik dator, eta gainera lehen ahapaldiaren azken lerroak ezberdin datoz, eta bigarrenari dagozkionetan ere badaude aldaerak. Honetara dago osorik AOB-n:
"Kalea betetzen duen gizona,
etxarte zurruna mila bihozgiro
ezberdin ta ukitzailez
taupada itsasadar dagien gizona,
giza korrontean mila norabidez
barratzen den gizona,
kalea beteko giza-poema handian
gogarte-puntutarako nahikoa den gizona,
poeman galtzen da ta agertzen,
uneko zauzkada.
Hau dut hau poema,
hau bai dudala gizona gai eta
forma-emaile duen poema! Gizonak
sortu, sortatu, zartatu etengabean
ari duen poema une oro berria!"