Hasiera: Mila bederatzi ehun (2)
Amaiera: argia ta indarra.
Iturri nagusia: DGA, 104-107 (DGAZ, 88-89)
Beste iturria(k): L3G, 1-2 + Z03, 97. or.
Idazte-urtea: 1982-01-24 (DGAZ)
Argitarapen-urtea: 1985 (DGA)
Gaia 1: Gabonak
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Bertsoak
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Hiztegia:
* arbin = nahasi, astindu; haserrekor
* berdotz = berde antzeko
* garmin = erremin (errearen usain eta gustuko)
* durditu = zorabiatu
Testu-oharrak:
Bertso hauek hiru iturritan ditugu: L3G koadernokoa; DGAZ testukoa; DGA-koa. Aurrena L3G koadernokoa da; L3G koadernokoa kopiatu zuen berriro DGAZ makinazkoak —edo, alderantziz; agian DGAZ-ko lehenagokoa da—: DGAZ-ko kopia honen gain saiatu zen inprimategirako testua prestatzen, zuzenketa ortografikoren batzuk eginez (J.A. Adurizekin batera); baina inprimategira joan zen testu zuzendua bera ez daukagu. L3G koadernoko 12 ahapaldi kanpoan geratu ziren DGA-n: azkeneneko hamaika eta "Zorion oihukatu" hasten zen tarteko bat. Baina bestalde, L3G koadernoko testutik DGA-kora aldaketa ortografiko eta testuzko asko dago, eta ahapaldi bat edo beste ia osorik aldatuta dago. Hasteko, lehen ahapaldiko urtearen erreferentzia aldatu zuten: "Mila bederatzi ehun / larogei ta bia" zena "Mila bederatzi ehun / lurogeitabata" bihurtu zen. Horrek eraman zuen seguruenik poeta, bertsoetan aipatzen diren hainbat herrialderen izenak ere aldatzera, munduko gertakariak eguneratzearren edo.
Horregatik guztiagatik, eta funtsean berdinak diren arren, bi erregistrotan jaso ditugu DGA-ko eta G3L-koa.
(1) Azken bi lerro hauek ezabatuta edo daude DGAZ-ko testuan; baina aldaera iradoki gabe; hor geratu dira, beraz, testu inprimatuan.
(2) Ahapaldi honen eta hurrengoaren artean beste bat dago L3G-n.
(3) Bertso honen gaztelaniazko itzulpena aurkitu ahal da Zurgai aldizkarian (3003 uztaila, 97. or.).
(4) Ahapaldi hau berritzat jo daiteke, nahiz eta L3G koadernoko lerroren bat jaso duen. DGAZ-ko testuan azken lerrorako iradokitako aldaketa ere ez du jaso argitaratuan: "bai izar lakatzak".