Hasiera: Tio Seberi barretsu,
Amaiera: Zor diotsagu ordaina.
Titulua/Ezkaintza: Tio Seberi
Iturri nagusia: OAR, III. Gorputza-E, 22. or.
Beste iturria(k): OAR, III. Gorputza-M, 21. or. + L1G, 33
Idazte-urtea: 1977
Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Jendea
Dokumentu mota: Esk + Dakt
Poesia / Prosa: Bertsoak
Musikatzailea: Pello Zabala
Testu-oharrak:
Bertso hauen hiru kopia dauzkagu artxiboan: L1G koadernokoa (makinaz idatzia) eta OAR karpetako biak: bata eskuz (musika-doinu eta guzti) eta bestea makinaz. Hiru kopietako testua berdina da, baina OAR karpetan ahapaldi bat gaineratu zuen: bigarrena.
(1) Ahapaldi hau ez dator L1G koadernoan.
Ingurune-oharrak:
[I] Tio Seberi (Xeberi) delako horren berri "Plaentxian bada gizon bat" hasten den testuan ematen du (OAR, 17). Hor dioenez, omenaldia egin zioten Soraluzetarrek 1977an; ordukoak dira nonbait hemengo bertso hauek.
[II] Jestorak: garai hartako Amnistiaren aldeko Jestorak (mugimendu soziala).
Iruzkina:
“Plaentxian bada gizon bat instituzio politiko bat dena. Honez gero badu 80 urtetik zati bat gora. "Horretxek salbatzen jok P.N.V", esaten dute gazteek. Gazteok ezkertiarrak dira, eta nahiago lukete Xeberi troskista balitz, baina ez da, eta hala ere denak maitatzen eta errespetazen dute. Plaentxiarrak omenaldi eder bat ere egin zien [sic] 1977.ean. Zaharrez baino gaztez inguratuagoa ikusi genuen Xeberi orduan ere. Herritik bizi ditu euskal-problema guztiak eta herrian da problema horien oihartzun eta erabakien bila dabilen langile lan-eragile. Nik bertso eta doinu berri eskaini nion omenaldi hura zela-ta.” (Bitoriano Gandiaga, OAR, 17. or.).