Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Loba bat izan dogu

Amaiera: eginen damua.

Iturri nagusia: OAR, III. Gorputza-E, 11-12 or.

Beste iturria(k): OAR, III. Gorputza-M, 8-9 or. + L1G, 28-28'

Idazte-urtea: 1968

Gaia 1: Familia

Gaia 2: Biografia

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Hiztegia:
ago = aho

Testu-oharrak:
Bertso hauek hiru kopiatan ditugu: L1G koadernoan (makinaz) eta OAR karpetan (makinazkoa eta eskuzkoa, jatorrizkoa). Bi testu makinazkoak berdinak dira. Gainera jatorrizko eskuzkoan aldaketa batzuk egin zituen autoreak, OAR karpetan "Akordu maiteak" izeneko sorta paratu zuenean, argitaratzeko asmotan edo. Horregatik eskuzko kopia zuzendua aukeratu dugu oinarritzat. Eta horren aldaerak (makinazko kopietakoak) kortxeteen bidez edo azpiko oharren bidez adierazi ditugu.
(1) Ahapaldi honen azken lau lerroak honetara daude makinazko kopietan:
"Amumak ezin entzun
ainbat petralkeri
aregaz bear ei dau
naiko pazientzi".
(2) Azken bi lerroak honetara datoz makinazko kopietan:
"sosegu ebenei zor
deutset esker onik".
(3) Ahapaldi hau osorik honetara dago makinazko bi kopietan:
"Gumerrek kandelagaz
eiteban alegin
ala ta guzti be nik
irakurri ezin
borondatea beintzat
bagendun geurekin
erru au Iberduerok
daukan nai dot jakin".
(4) Azken lau lerroak honetara daude makinazko bi kopietan:
"kapela beintzat kendu
eutsenei eskerrak
ederto busti eban
mutikoa urak".
(5) Azken bi lerroak honetara daude makinazko bi kopietan:
"niri berriz da
mua ta parkaziņua".

Ingurune-oharrak:
[I] Azkartza: Arantzazuko parajea, garai bateko Seminarioa eta oraingo Gandiaga Topagunea dagoen ingurua.
[II] Oka: Muxikako auzoa
[III] Iburri (Ibarruri): Muxikako auzoa (Bizkaia)
[IV] Joanita Gandiaga: Bitorianoren arreba gazteena. Oso hurbilekoa izan zuen Bitorianok.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa