Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Txomenean eta

Amaiera: kafeaz nastean.

Iturri nagusia: L1G, 27

Beste iturria(k): OAR, III. Gorputza-M, 13-14 or. + OAR, III. Gorputza-E, 16-17 or.

Idazte-urtea: 1968 (ik.)

Argitarapen-urtea: 1980 (L1G)

Gaia 1: Laguna

Gaia 2: Araozkoa

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Bertsoak

Testu-oharrak:
Bertso hauen hiru kopia ditugu: L1G koadernoko hau eta OAR karpetako biak: bata eskuzkoa eta bestea makinazkoa. "Arantzazun dago nire lana" testuaren barruan daude sartuta bertso horiek OAR karpetan. Zaharrena L1G koadernokoa da, 1966koa, azpian dioenez; baina argitaratu 1980an argitaratu zuen L1G koadernoan. OAR karpetako kopiak berdinak dira: makinazkoa eskuzkoaren kopia da, alegia; eta izan daiteke 1980koa. Hainbat aldaketa sartu zuen eskuzkoan, eta, beraz, horren kopia den makinazkoan: aldaketa batzuk ortografiazkoak dira, euskara batuaren aldekoak; beste hainbat testuari dagozkionak. Hemen dagoenetan utzi dugu L1G koadernoko bertsioa, bera bakarrik delako nolabait argitaratua; OAR karpetako bertsio berritu eta aldatua ikusteko, ik. "Arantzazun da nire lana" dokumentua eta bertan egindako oharrak.

Ingurune-oharrak:
ik.: 1966. urtekotzat emanda dago L1G-n. Baina urte horretako abuztuaren 3a asteazkena izan zen; 1968an jausi zen abuztuaren 3a larunbatez; azken honetakoak direla uste izatekoa da.
[I] Txomena Araozko baserria da. Timotea, bertako amona zen. Araotzera meza ematera joan zen urteetan harreman handia izan zuen Gandiagak horko familiarekin.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa