Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Jauna: / zer gura dozu?

Amaiera: Ta negarra.

Iturri nagusia: HGB-2, 124-125 (HGB-1, 123-124)

Beste iturria(k): HGBN, 94-95 + HGBA, 140-138 + HGBS, 119-120

Idazte-urtea: 1972-it (HGBA)

Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)

Gaia 1: Otoitza

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Lana

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: José Luis Padrón

Testu-oharrak:
Bi olerki batean ote daude hemen? Hala esan beharko, HGBN, HGBA eta HGBS testuei begiratuz gero, “Egiteko gogoa damostazu:” hasten den testua aparteko olerkitzat baitago iturri horietan, argi eta garbi. Gaiaren aldetik, ordea, bien artean lotura dagoela dirudi. Horregatik baliteke autorearen beraren erabakia izatea ere argitaraturiko liburuan biekin bat egitea. Hemen ere batean eman ditugu biak. Baina erregistro berezia ere eskaini diogu “Egiteko gogoa damostazu” zatiari.
HGB-ko testuaren eta beste hiruren artean aldaera ortografiko edo morfologiko txikiren batzuk bakarrik daude: dan - den, alperrik - alferrik, bai naroa - bait naroa, haundi - handi, kristalzati - kristal zati, agoa - ahoa.
Aldaketa horietako batzuk HGBN-n bertan daude eskuz adierazita. Horietako batzuk HGBA-ra eta HGBS-ra pasata daude gainera.
Olerki honen itzulpena José Luis Padrón-ek egin zuen, 2001eko Donostiako Musika Hamabostaldirako. —Euskarazko testuaren puntuazio-zeinuen markatzea ez dirudi arduraz eginda dagoenik hor—.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa