Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Emen gaude.

Amaiera: duan ondakin bat.

Titulua/Ezkaintza: Emen gaude [Karmel-en]

Iturri nagusia: KARM, 1970-1, 46. or.

Beste iturria(k): AOB: 1 + HGBM, 1 + HGBN, 54 + HGBA, 89 + HGBS, 75 + HGB3E, 20

Idazte-urtea: 1969-it (HGBM)

Argitarapen-urtea: 1970 (Karmel)

Gaia 1: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna

Dokumentu mota: Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Sinadura: B. Gandiaga (Karmel)

Testu-oharrak:
Karmel-eko (KARM) eta HGBM eta AOB-ko euskarazko testuak berdinak dira, aldaera ortografiko txiki bi kenduta; azken bi hauetan gaztelaniazko itzulpena dago gainera. HGB3E-koa, berriz, AOB-koaren fotokopia besterik ez da.
HGBN, HGBA eta HGBS bertsioetako testuak eta Karmel-ekoa ere berdinak dira funtsean, baina hainbat aldaketa ortografiko sartu zuen aldizkariak, euskara batuko ortografiaren aldera: hemen, haritz, inork, harizti, baina, herri, dugu. HGBA-k, bere aldetik, beste aldaketaren batzuk ere sartu zituen: gara, duen, hondakin.
(1) HGBN, HGBA eta HGBS: "Hemen gaude"
(2) HGBN eta HGBS: "baidu"; HGBA: "bait du"
(3) Nahiz eta jatorrizko testuan (HGBM) "bagaitu" idatzita egon, inprimatzean "ba'gaitu" idatzi zuten; berdin beheraxeagoko "Aitorren" - Aitor'en".
(4) AOB-n eskuz aldatuta daude lerro hau eta aurrekoa, honetara: "Gu ez gera arintzondo / Aitor-seme baizen". Horrela pasa zen HGBN, HGBA eta HGBS bertsioetara ere, aldaera ortografiko txikiren bat salbu.
(5) Gaztelaniazkoan jatorriz "los hijos de Aitor" (=Aitorren seme) zegoen itzulita, baina AOB-ko testuan euskarazkoa aldatzean ("Aitor-seme"), "hijosdalgo" itzuli zuen hori gaztelaniaz Gandiagak.

Ingurune-oharrak:
[I] Motozerraren eta haritzaren irudi berberarekin ideia bertsuak landu zituen "Motozerrak, rra, rra" hasten den olerkian; baina bi olerkien egitura eta ideien garapena oso ezberdinak dira. Biak argitaratu zituen Karmel aldizkariak (KARM).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa