Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Doinu zahar baten inguruz dator

Amaiera: odol gehiagoz orduan.

Titulua/Ezkaintza: n nuestro salmo
Euskal kantuen mezua [Antton Valverde CDa + Elorri loratua CDa]

Iturri nagusia: HGBN, 12 (HGB-2, 74. or.)

Beste iturria(k): AOB: 1 + HGBA, 29 + HGBS, 26 + VAL, 2,2 + Antton Valverde (CDa, Egin, 1996) + ELRD, 1. diskoa, 18. pista +

Idazte-urtea: 1969-it (AOB-O)

Gaia 1: EHerria

Dokumentu mota: Dakt. + CDa

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Musikatzailea: Valverde, Antton

Kantaria: Antxon Valverde (VAL, 2, 2 + ELRD + KGO-2, B-132))

Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (BGE)

Testu-oharrak:
Olerki hau Hiru Gizonan Bakarka poemaren barruan sartu zuen (HGB-2, 74. or.): azken aurreko bi ahapaldiak. Baina beste bost iturritan aparteko olerkitzat aurkitu dugunez, erregistro berezia eskaini diogu. ELRD-n ere poema apartekotzat dago erabilia, Antxon Valverdek abestua, VAL-en bezala.
AOB-n gaztelaniazko itzulpen eta guzti dago. HGBN-n, HGBA-n eta HGBS-n berdina da testua, oro har. HGB-ko testu argitaratua, berriz, aski ezberdina da, batez ere bigarren ahapaldian. HGB-ko aldaera horiek kortxeteen artean edo ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu. "Arozamenaren" hasten den poemak ere barnean sartu zuen olerki hau, HGB-tik hartuta —dena dela, poema honetako gaztelaniazko itzulpena berria da; beste itzulpenaren ondoren eman dugu—.
AOB-n badaude hitzen bat edo beste euskara batuan idatzita ez daudenak. ELRD-k HGB-tik hartu zuen.
(1) HGB: "haien oihartzun eraginzalez".
(2) HGB: "gerra-boladak ez zuten erre". AOB-ko testuaren "boladak" hitzaren gainean "lamadak" dago idatzita eskuz.
(3) Lerro honetako hitzaren aldaketa AOB-ko testuaren gain dago adierazita eskuz. HGBS-n ere "gorririk" dago.
(4) HGB eta HGBS: "gorriagoa orduan". HGBS-n eskuz dago aldatuta lehenagoko testu zaharragoa (HGBN-koa). AOB-ko makinazko testuaren gain bestelako aldaeren bila jardun zen eskuz, baina azkenean badirudi "gordinagoa ... orduan" aukeratu zuela. AOB-ko erdarazko itzulpena, berriz, "gorriago" hitzari dagokiola dirudi.

Ingurune-oharrak:
ELRD koadernoan Valverdek abestutzat dago emanda (I-18); baina Arantzazuko Gandiagaren omenaldian olerki hau Gontzal Mendibilek abestu zuen (ik. OMEN iturria).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa