Hasiera: Nik ez dut orain idazten
Amaiera: Pelay Orozko-k badaki.
Titulua/Ezkaintza: Oteitzari baietza [RIEV] [Jorje Oteitza]
Iturri nagusia: HGB-2, 145-146 or. + 1 (HGB-1, 147-148 or.; 7-8 or.)
Beste iturria(k): HGBN, 106 + HGBA, 158-159 + HGBS, 133 + RIEV 41,1, 1996, 253 + OTE, 255-256 or.
Idazte-urtea: 1972-it (HGBA)
Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)
Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Idazlea
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: OTE (Oteiza, Pelay Orozko)
Testu-oharrak:
Olerki hau bi aldiz dago HGB-1ean: Osorik (147-148 or.) eta azken bi ahapaldiak gabe, M. Lasaren sarreraren barruan. HGB-2ko sarreran, berriz, olerkiaren lehen bi ahapaldiak bakarrik geratu ziren.
HGBN, HGBA, HGBS eta HGB-ko testuak berdinak dira, salbu aldaera ortografikoren edo formalen batzuk: Euskalherri - Euskalerri, inun - inon, dutan - dudan, etab. Aldaketa horietako batzuk HGBN-ko testuan bertan daude adierazita eskuz. Bestalde, azken ahapaldiko lehen lerroa ezberdin dago HGBN, HGBA eta HGBS-n: “Den hau egi den, ez egi”.
Olerki osoa RIEV aldizkariak HGB-tik jaso zuen.
Ingurune-oharrak:
[I] Olerki hau "Oteitza Arantzazun" izeneko poemaren barruan sartuta dago, beste hainbat olerkirekin batera; 1996ko maiatzaren 4an Eusko Ikaskuntzak Jorge Oteizari "Manuel Lekuona" saria eman zionekoan irakurri zuen Gandiagak poema hori. Fernando Larruquert argazkilaria jardun zen omenaldi horretan, eta Gandiagarekin solasik izan zuen; gero, gutun batez, han errezitaturiko olerkien kopia eskatu zion; eta baita Gandiagak bidali ere.
[II] Pelay Orozkok denboraldiak egiten zituen Arantzazun, eta Oteizaren lantegira joaten zen sarritan, eta bera ere saiatzen zen nonbait eskulturatxoak egiten, Oteiza maisuaren esanetara, beste nonbait Gandiagak berak kontatzen digunez.