Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Begiak hertsi ta oharmena,

Amaiera: egon eta itxaro.

Iturri nagusia: AOB: 1

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Otoitza

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Artxiboko makinazko kopiaren gain hainbat aldaketa egin zuen autoreak eskuz; ezabatutako batzuk kortxeteen bidez adierazi ditugu; beste batzuk azpiko oharren bidez.
(1) "dut" hitza ezabatuta dago eskuz makinazkoan.
(2) Ahapaldi hau parentesi artean sartu zuen eskuz, baina ezabatu gabe; kentzea iradokiz edo?
(3) Parentesi artekoa makinazko testuarena da.
(4) Ahapaldi hau honela dago jatorrizkoan:
"Jainkoa nahi nuke
ikus, arima
graziatan ote nagoen jakin
bizirik ote nagoen."
(5) Ahapaldi hau honela dago jatorrizkoan:
"Luzaro
aspaldian igaro dela esan nezake,
ta hemen nago barruari so
ganorazkorik ezer ohartzen ote dutan-edo,
egon eta itxaro."

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa