Hasiera: Erregeren profetek, / ez dute minik-eta, (1)
Amaiera: ta, ezin dut lorik.
Iturri nagusia: HGB-2, 90-92 (HGB-1, 86-88)
Beste iturria(k): HGBN, 30 + HGBA, 52-53 + HGBS, 48 + OSK-1, 5. or.
Idazte-urtea: 1972-it (HGBA)
Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)
Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Profetak
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Interneteko edizioa: Jalgi hadi: Olerkiak (www.geocities.com/Athens/9299/bitori.htm)
Testu-oharrak:
Olerki hau bitan dago banatuta HGBN, HGBA eta HGBS-n: "Ez dut nik" hasten den ahapaldirainokoa bata, eta hortik aurrerakoa bestea. Gainera HGBA-n "Ez dut nik" olerkia (50-51 or.) "Erregeren profetek" olerkiaren aurretik dator (52-53 or.). Besteari ere bere erregistro berezia eman diogu datu-base honetan.
Gainontzean, HGB-ko testua eta beste hiru iturri horitakoa berdinak dira, ohar zenbakituen bidez adierazi ditugun testu-aldaerak eta bestelako aldaera ortografiko eta morfologikoren batzuk salbu: pake - bake, ejerzitu - ejerzito, aitzakiz - aitzakiaz, estu - erstu, alper - alfer - dezakean - dezakeen, dagonak - dagoenak, bai naiz - bait naiz, esi - hesi, duan - duen, otseinak - otseinek, artille - artile. HGBN-n bertan daude eskuz adierazita aldaketaren bat edo beste; horiek odorengo iturrietara pasata daude.
(1) HGBN-n "bidiak" zegoen idatzita, eta gainean eskuz idatzu zuen "bideak"; eta horrela pasa zen HGBA-ra eta HGBS-era; HGB liburua argitaratzean, ordea, "biriak" idatzi zuen.
(2) HGBN, HGBA eta HGBS: "hauturik" dago idatzita, eta ez "harturik".
(3) HGBN, HGBA eta HGBS: koma (,) dago lerro honen ondoren, HGB liburuan desagertu zena.
(4) Hemendik beherakoa aparteko olerkia da HGBN, HGBA eta HGBS iturrietan.
(5) HGBN-n "marraga" zegoen idatzita makinazko testuan, eta horren ordez "lastai" idatzi zuen gainean eskuz. Horrela pasa zen ondorengo iturrietara.
(6) "ta, ezin du lorik" (HGB eta HGBS); "ta ezin dut lorik" (HGBN eta HGBS).
Ingurune-oharrak:
[I] Olerki hau —azken bi ahapaldiak kenduta— OSK koadernoan jaso zuen Gandiagak, aldaketa ortografiko txikitxoren batetik, Oskarbi taldearen Herri Irratiko kantaldiaren barruan errezitatzeko edo (ik. "Kantaldi hontan abestuko" testuaren erregistroko oharra).