Hasiera: Baina gu / inork ez gaitu
Amaiera: inor ez.
Titulua/Ezkaintza: Mila aldiz erori gara [OSK]
Iturri nagusia: HGB-2, 82 (HGB-1, 78)
Beste iturria(k): HGBN, 97 + HGBA, 147 + HGBS, 123 + GAL, XVI, 258. zenb. (1975, iraila 16) + OSK, 8
Idazte-urtea: 1972-it (HGBA)
Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)
Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna/Jatortasuna
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Musikatzailea: Oskarbi
Kantaria: Oskarbi
Testu-oharrak:
HGB-ko testua eta HGBN, HGBA eta HGBS-ko testuak berdinak dira funtsean, aldaera ortografiko eta morfologiko txikiren batzuk —ameseta - ametseta, genun - genuen, eskeintzen - eskaintzen, gera - gara— eta azpian ohar zenbakituen bidez adierazi ditugun testu-aldaerak salbu. Aldaketa horietakoren bat, HGBN-n bertan eskuz adierazia, pasata dago beste bi iturrietara. HGBA-k berak, horrelako zenbait aldaketa sartu zuen, euskara batuko formen aldera.
HGB-ko eta OSK-ko testuak berdinak dira.
GOAR aldizkarian “Saski-Naski” sailaren azkenean dator, honako ohar eta guzti —orria “Artxandapetarra” delakoak sinatzen du—: “SASKI-NASKI atal onetan, illabete bakoitzak bere testo autatua izango du bukaera bezela. Dagonillarako, au autatu dogu:”... Olerki honi lotuta dator “Hainbeste... euskaldunek ezer” olerkia ere; HGB-n eta bestelako iturrietan, ordea, bi olerki aparteko bezala datoz biak. Bestalde, GOAR-n eta HGB-n ezberdina da lerroen banaketa.
OSK koadernoak HGB-tik jaso zuen olerki hau: testua berdina da, baina ez dago bertso-lerrotan ebakita. ["Kaierak" izeneko iturriak —KAIR—, bere “Diskografia”-n (59. or.) “Hitz urri batzuk” (HUB) diskoko kantatzat jotzen du “Mila aldiz” hasten den kanta; baina disko horretan ez dugu aurkitu; eta beste inon ere ez dugu hori grabatuta aurkitu; horregatik “x?” zeinuarekin markatu dugu “Kanta” eremua.
(1) Lerro hau eta aurrekoa honetara daude HGBN eta HGBA-n: ”berriz kate berririk / ez dezaiguten lotu”. HGBN-n bertan adierazita dago aldaketa, eta HGBS-ko testuan sartuta dago.
(2) Azken bi lerroak honetara daude HGBN, HGBA eta HGBS-n: “edo / heriotza”
Ingurune-oharrak:
Julen Urkizak "Hiru gizon bakarka" izena eman dio olerki honi eta honekin batera doanari, bere EBOB liburuan; nahasketa da, GOAR-ko iturria titulutzat hartu duelako. Bestalde, Zat. laburduraz poema ez dagoela osorik adierazi nahi du nonbait autoreak.... Baina bi olerki daude hor, egon, eta biak osorik gainera.