Hasiera: Nahi ta ezinaren (1)
Amaiera: baliatuko bagintza:
Titulua/Ezkaintza: Hiru gizonak bakarka
Iturri nagusia: HGB-2, 65-75 (HGB-1, 62-71)
Beste iturria(k): HGBN (4 olerki solteak) + HGBA, (6 olerki solteak) + HGBS (6 olerki solteak) + DMH (gaztelania, J.L. Padrón)
Idazte-urtea: 1972-it (HGBA)
Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)
Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: Euskara: Euskaltasuna
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga (parte bat: “Arozamenaren” poemaren barruan) + José Luis Padrón
Kantaria: Hibai Rekondo: Plazan ezagutzen da” (HGB-1, 69), “Gure handikientzat” (HGB-1, 66) eta “Euskaldun jaio nintzen” (HGB-1, 65) hasten diren zatiak
Hiztegia:
* asterren = aztarna
Testu-oharrak:
Poema hau, horrela egituratuta, HGB liburuan bakarrik daukagu. Baina horko zati batzuk bestelako iturritan ere baditugu, aparteko olerkitzat: HGBN (5 olerki), HGBA (6 olerki) eta HGBS (6 olerki). Horregatik hemengo testu osoa olerkitan banatu dugu, aparteko testu bezala ere iturrietan aurki daitezkeela jakiteko (6 olerki). Horiek beren aparteko sarrera bana ere badute datu-base honetan.
— 1. olerkia: HGBN (2. or.), HGBA (3. or.) eta HGBS (3. or.) iturrietan dago olerki soltetzat.
— 2. olerkia: HGBN (7-8 or.), HGBA (20-22 or.) eta HGBS (21-22 or.) dago olerki soltetzat.
— 3. olerkia: HGBN (10. or.), HGBA (25-28 or.) eta HGBS (24-25 or.) dago olerki soltetzat.
— 4. olerkia: HGBN (11. or.), HGBA (27-28 or.) eta HGBS (25. or.) dago olerki soltetzat.
— 5. olerkia: Olerki honetako hiru ahapaldiak “Nik herriari zor diodala” hasten den eta HGBN (57. or.), HGBA (91-92 or.) eta HGBS (78. or.) iturrietan olerki soltetzat ageri den olerkikoak dira, ordena ezberdinean jarrita. Gainera iturri horietako “Ezin ukatu dezaioket hau” ahapaldia ez zuen sartu HGB liburuan.
— 6. olerkia: bi ahapaldiko olerki hau HGBA (29. or.) eta HGBS (26. or.) olerki soltetzat dator.
— 7. olerkia: Poemaren azken ahapaldi hau ELRD, 2. diskoa, 1. pista + Herri bat gara (diskoa, A aldea, 5. kanta iturrietan “Oi arnasa haura” hasten den olerkiaren azken ahapalditzat dago; horko lehen bi ahapaldiak HGB liburuan badaude, jakina, baina lehenago (HGB-1, 69-70 or.).
Poema honen lehen partea (HGB-2, 67-73 or.) Elorri loratua CDak jaso zuen, Pello Zabalak, JosAnton Artzek eta Xabier Letek errezitatuta (ELRD, 2. diskoa, 4. pista); bigarren partea, berriz, Antton Valverdek abestuta.
Hibai Rekondok ere poema honetatik bere hiru kanta atera zituen, bertako ahapaldiak aukeratuz: a) “Plazan ezagutzen da” hasten den ahapaldia (HGB-1, 69. or.: “Gaurko gizonak” tituluarekin ); b) “Haundikientzat” tituluarekin, “Gure handikientzat” hasten den ahapaldia (HGB-1, 66. or.); c) “Gure kondaira” tituluarekin, “Euskaldun jaio nintzen” hasten den ahapaldia (HGB-1, 65. or.).
HGB-ko testu inprimatuaren eta HGBN, HGBA eta HGBS-ko testuen artean aldaera ortografiko eta morfologiko askotxo daude: txakolintegian - txakolindegian, utsa - hutsa, dijoa - dihoa, oinharri - oinarri, al - ahal, inundiko - inondiko, nintzan - nintzen, azi - hazi, zan - zen, bezela - bezala, zuan - zuen, gehienak ez dute - gehienek ez dute, hazturik - ahazturik, inungo - inongo, det - dut, arkitzen - aurkitzen, taju - taxu, ziran - ziren, aitzakirik - aitzakiarik, nuan - nuen, amesa - ametsa, duan - duen, ertetzen - irtetzen, diotala - diodala, dutana - dudana, eldu - heldu, guthuna - gutuna, dedin - dadin, oiartzun - oihartzun.
Aldaketa horietako batzuk HGBN-ko makinazko testuaren gain adierazita daude eskuz; HGBA-ko eta HGBS-ko testuek jasoak dituzte aldaketok oro har. HGBA-k, bere aldetik, bestelako aldaketa ortografikoren batzuk ere eginak ditu, euskara batuko grafiaren aldera.
Bestelako testu-aldaerak ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
Olerki honetako bost ahapaldi “Arozamenaren” hasten den olerkiaren barruan jaso zituen Gandiagak, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. Bestalde, DMH-k ere poema osoa jaso zuen, gaztelaniazko itzulpen berriarekin (hemen, Gandiagaren itzulpen partziala eta Padrón-en itzulpen osoa jaso ditugu).
(1) HGBN, HGBA eta HGBS: “uberka ohiarekin”
(2) Azken bi lerroen ordez honela dago HGBN, HGBA eta HGBS-n: “Ez bi oinen gainean / garaunak baleukoz”.
(3) HGBN, HGBA eta HGBS: “Gure herriak bazituen”
(4) Hemendik hasita ondorengo sei ahalpaldiak “Jalgi hadi: Olerkiak” (www.geocities.com/Athens/9299/bitori.htm) iturrian ere badaude.
(5) Azken bi lerroen ordez honela dago HGBN eta HGBA-n: “Ez zuan uste txarra / ministeriuan”. HGBS-n ere horrela zegoen makinazkoan, baina eskuz aldatu zuen gainean, eta HGB-n bezala dago.
(6) HGBN, HGBA eta HGBS: “Handikientzat berriz”
(7) Ahapaldi honetako lerro honetatik beherakoa honetara dago HGBN eta HGBA-n:
“urak gora dijoaz
Euskal Herri galtzen
ito-urrean dago
laguntza eskatzen
ea nihork duen
behar hainbat kemen
gogor dut galdetzen,
hitz estuak ezten,
ezer diranak behintzat
mugitu ditezen.”
HGBS-n, ordea, HGB-n bezala dago, aldaera ortografikoren bat edo beste gorabehera.
(8) Hemendik aurrerako bi ahapaldiak Gorka Knörrek kantatu zituen poemaren azken ahapaldiarekin batera; gainera Gandiagak berak errezitatuta dauzka BGE izeneko CDan. Bestalde, hemendik aurrerako bost ahapaldiak “Arozamenaren” hasten den olerkiaren barruan sartu zituen Gandiagak (1977), gaztelaniazko itzulpen eta guzti.
(9) HGBN, HGBA eta HGBS: “utzi nahi diot bere kantuak”
(10) Ahapaldiko lerro honetatik beherakoa honetara dago HGBN, HGBA eta HGBS-n:
“alperrik begi hauen aurrera
pilatu gandu ta laino
behar dut jardun neure kantuan
geroaz odoltzeraino
jator-legea legego bai-dut (bait dut)
bizitz berarena baino.”
(11) Azken hiru ahapaldiok ordena ezberdinean daude HGBN-n. Ondoren, berriz, beste ahapaldi bat dago, HGB-k jaso ez zuena “Ezin ukatu dezaioket hau”. (Aparteko erregistroa eskaini diogu).
(12) HGBN, HGBA eta HGBS: “haien oiartzun-azi hedatuz”
(13) HGBN, HGBA eta HGBS: “Geroztik erne zitzaidan neri”
(14) HGBN, HGBA eta HGBS: “gerra-boladak ez zidan erre”
(15) HGBN, HGBA eta HGBS: “nere Gernika sutuan”
(16) HGBN, HGBA eta HGBS-n “gorririk” dago idatzita eta ez “gordinik”.
(17) HGBN, HGBA: “odol gehiagoz orduan”. HGBS-ko makinazkoan ere horrela zegoen, baina eskuz aldatu zuen, “gordinagoa orduan” idatziz. Gero, argitaratzekoan, aurreragoko lerroan jarri zuen “gordinik” eta hemen, berriz, “gorriagoa”, hitzak trukatuz edo.
(18) Azken ahapaldi hau ez dago HGBN, HGBA eta HGBS-n. HGB liburua argitaratzekoan idatzi zuen nonbait.
Ingurune-oharrak:
[I] "Salve Regina" edo "Agur Erregina" elizako otoitz-kanta ezagunean "Ebaren ume erbestetuok" hitzak datoz.
[II] Ahapaldi hau idatzi zuen Xabier Egańak bere “Otaegi” izeneko koadroan, Anjel Otaegi, 1975ean Frankoren gobernuak fusilatu zuen gaztearen omenez egindakoan. Urte berekoa da koadroa. Gandiagak bereziki Otaegiri eskainitako "Bataiatzera" olerkiarekin batera aukeratu zuen Egańak "Nahi ta ezinaren" poemako ahapaldia bere koadrorako.