Hasiera: Ikusten duzu Herriko igerleak dioen alegia,
Amaiera: udaberri bat bezala.
Titulua/Ezkaintza: Basilikaren frisoko poema [RIEV]
Iturri nagusia: HGB-2, 157-158 (HGB-1, 160-161)
Beste iturria(k): SAD 1971, 6 + HGBS, 157 + RIEV 41, 1, 1996, 257 or. + BAG, 30 (gaztelaniazkoa) + EGS, VI + HAE: “Lantxo hau eskatu” + OTE, 541-543. or.
Idazte-urtea: 1971-it (HGBS)
Argitarapen-urtea: 1971 (SAD)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Absidea/frisoa
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga
Testu-oharrak:
HGBN-n ez dago testu honen makinazko kopiarik, ezta HGBA-n ere; bai, ordea, HGBS-n. Honetan hainbat aldaera ortografiko edo morfologiko dago, HGB liburutik ezberdin: dion - dioen, hortan - horretan, sinistu - sinetsi, alperrik - alferrik, zuan - zuen, bai da - bait da, bai du - bait du, kalvario - kalbario, ba datza - badatza, hilunez - ilunez, ba zekian - bazekin, bazenetozena - bazentozena, bildurra - beldurra, egaran - hegadan, ahaztu - ahantz, gerala - garela, sinisten - sinesten, sinismen - sinesmen, zaite - zaitez. Eta bestelako aldaera txikiren batzuk ere bai, ohar zenbakituen bidez adierazi ditugunak.
BAG iturrian gaztelaniazko itzulpena bakarrik dago, makinaz idatzia.
Dena dela, artxiboan dugun kopiarik zaharrena EGS-koa da (euskaraz eta gaztelaniaz); bertako azkenaurreko lerroan eskuz sarturiko “eta” hitza geroko kopietan badago. Gainera badaude bestelako formaren batzuk HGBS-n ere aldatuta daudenak: ta - eta, ikusi - ikus (azkenetik hasita laugarren eta bosgarren lerroetan), besteak beste.
Olerki hau aurrenik SAD-n argitaratu zuen (1971), baina lehen zatia bakarrik, "Bizitzaren aitorpen dakizun" lerroraino. Gero HGB-1en (1974), HGB-2 (1991). RIEVek HGB-tik hartu zuen (1996). Tartean dago "Lantxo hau eskatu zidatenean" hitzaldi argitaratu gabea (HAE): horren barruan ere egin zituen aldaketatxo ortografikoak.
SAD-n hainbat lerro falta dira, gero HGB-ko ediziorako gaineratu zituenak: a) 3-7 lerroak "Zer irakurtzen duzu horma handi horretan?..." eta gertatuko denaren ezaugarria"; b) 12-13 lerroak: "Profezia hau historia bait da / eta historia hau profezia"; c) "Ausar zaitez galdetzen... hegadan bezala" lerroak. Gainera HGB-rako euskara batuaren orduko grafia-arauetara egokitu zituen hitzen batzuk: baltza - beltza, zuan - zuen, bai da - bait da, etab.
RIEVeko edizioan hitz formaren batzuk daude aldatuta, orduko euskara batuaren arauen aldera: bait du - baitu, bait da - baita, hontako - honetako.
BAG-n gaztelaniazko itzulpena bakarrik dago, seguruenik Gandiagak berak egindakoa, Oteizari irakurtzeko edo.
(1) HGBS eta SAD: "zerurantz"
(2) HGBS: "Ausartu zaite galdetzen"
(3) Azken hiru lerro hauek ez daude RIEVen.
(4) HGBS: "atetik"
(5) HGBS: "Ikus barruan nola gaztetu den Ama"
(6) Euskaraz "zerurantz" zegoeneko testuaren itzulpena da hau; beraz, HGB-n argitaratu baino lehenagokoa, hemen "gorantz" jarri baitzuen. Lehenagoko SAD-n eta HGBS-n, berriz, "zerurantz" dago idatzita. Seguruenik olerkia osatu bezain laster erdaratu zuen hori Oteizarentzat. Gaztelaniazko testua argitaratu gabe dago inon.
Ingurune-oharrak:
Olerki hau "Oteitza Arantzazun" izeneko poemaren barruan sartuta dago, beste hainbat olerkirekin batera; 1996ko maiatzaren 4an Eusko Ikaskuntzak Jorge Oteizari "Manuel Lekuona" saria eman zionekoan irakurri zuen Gandiagak poema hori.