Hasiera: Tiriki, tauki, tauki,
Amaiera: ukaldi bakoitza.
Titulua/Ezkaintza: Jorgek mine egin zuen lan [RIEV]
Iturri nagusia: HGB-2, 147 (HGB-1, 149)
Beste iturria(k): HGBN, 121 + HGBA, 184 + HGBS, 150 + EGS, III, 2 + RIEV 41,1, 1996, 256 or. + Z96, 17. or. + Serta (2000, 5) 230-231 + BAG, 28 (gaztelaniazkoa) + HAE + OTE, 535 or. + ELRD (1. diskoa, 19. pista)
Idazte-urtea: 1972-it (HGBA)
Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Lagunak
Dokumentu mota: Inpr + Lib + Dakt + CDa
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga + Zurgai + José Luis Padrón + Patricio Urquizu + Felipe Juaristi
Kantaria: Lourdes Iriondo (KGO-2, A-178)
Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga ((ELRD + BGE + GIE)
Testu-oharrak:
HGB, HGBN, HGBA eta HGBS-ko testuak berdin-berdinak dira. HGB-ko eta RIEVeko testuak ere berdinak dira. Serta aldizkariko testua HGB-koa bera da.
HGB-ko poema erdaraz daukagu BAG-n, makinaz idatzita, eta Zurgai-ren argitalpenean ere bai. Baina bi itzulpenak guztiz ezberdinak dira. Uste izatekoa da Zurgai-k ez zuela BAG-ko itzulpenaren berririk. BAG-koaren aurrekoa da, ordea, EGS-ko itzulpena, ezberdina, eta Gandiagak berak egina, seguruenik Oteizarentzat; Zurgai-koa ez da Gandiagarena, eta itzultzaileak ez zuen EGS-koaren berririk ere; Felipe Juaristik Zurgai-ko bere artikuluetako batean –“Este pueblo que no es de piedra”, in: Zurgai, julio 1996, 8. or.– aldizkariaren zenbaki beretik hartu zuen nonbait itzulpena, aldaketa txikiren batekin. Laugarren itzulpen bat egin zuen José Luis Padrón-ek, 2001eko Donostiako Musika Hamabostaldirako. —Horko euskarazko testuaren puntuazio-zeinuen markatzea ez dirudi arduraz eginda dagoenik—.
Bada gaztelaniazko laugarren itzulpen bat ere, Patri Urkizuk egina, Serta aldizkarirako, prosaz. Lau itzulpenak eman ditugu hemen, nahi duenak konparatu ahal izateko.
Olerki hau “67an Oteitza etorri zen” hasten den testuaren barruan jaso zuen “Elorri loratua” CDak (1. diskoa, 19. pista).
(1) EGS-n “Tiriki tauki tauki,” dago idatzita, hitzen arteko komarik gabe, hemen eta beheragoko guztietan.
(2) Ik. Lekuona’tar Manuel, Idaz-lan guztiak. 1. Aozko literatura (Kardaberaz bilduma-22), Tolosa, 1978, 500. or.)
(3) Aita Donostiak jasotako beste kopla hau gogoratzen du olerki honek:
Arantzazu mendiko
Aiziaren otza!
Arantzazu mendiko
Aiziaren otza!
Antxen autsi nuben
Neuronen biotza.
Ai, morena, neuronen biotza;
Ai, salada, aiziaren otza!
Cancionero Vasco, I, Donostia, 1994, 1503. zenb.
(4) Jatorrizko makinazko kopian “la piedra de noche negra” zegoen idatzita lerro hau; baina beste horretara aldatu zuen eskuz.
Ingurune-oharrak:
Olerki hau "Oteitza Arantzazun" izeneko poemaren barruan sartuta dago, beste hainbat olerkirekin batera; 1996ko maiatzaren 4an Eusko Ikaskuntzak Jorge Oteizari "Manuel Lekuona" saria eman zionekoan irakurri zuen Gandiagak poema hori.
[I] "Hamaseiharrieta" izena eman zion Hiru Gizon Bakarka liburuaren ataletako bati. Zeintzuk dira hamasei horiek? Arantzazuko Oteizaren "apostolutzat" eman ohi diren hamalauak, gehi frontisean goian ipinitako Pietatea eta Jesus gurutzetik jaitsia eta etzana.
1994an (otsailaren 10ean), Gipuzkoa-Donostia Kutxan bere literatur obrari buruz emandako hitzaldian (GIE), irakurri zuen olerki hau.