Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Motozerrak, rra, rra,

Amaiera: bere gain duena.

Titulua/Ezkaintza: Nork errua [Karmel-en]

Iturri nagusia: HGB-2, 110-111 (HGB-1, 106-107)

Beste iturria(k): KARM, 1970-2, 39. or. + HGBM, 2 + HGBN, 25-26 + HGBA, 95-96 + HGBS, 80

Idazte-urtea: 1969-it (HGBM)

Argitarapen-urtea: 1970 (Karmel)

Gaia 1: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Erruak

Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Musikatzailea: Gontzal Mendibil (KGO-2, A-008)

Kantaria: Gontzal Mendibil (KGO-2, A-008)

Sinadura: B. Gandiaga (Karmel)

Hiztegia:
* katamnotz = tigre

Testu-oharrak:
Hemen HGB-ko testua jaso dugu; horren aurretik Karmel aldizkarak argitaratu zuen; ez euskara batuan; HGBM-ko testua zegoen horren jatorrian. Karmel-eko eta HGBM-ko testuak berdinak dira, beraz –baina jatorriko “televista” formaren ordez “telebista” idatzi zuen aldizkarian–.
HGBN testutik HGB-kora aldaera ortografiko edo morfologiko txikiren batzuk daude, euskara batuko grafiaren aldera: anima - arima, hariztiak - hariztiek. Bi testu horien tartean daude HGBA eta HGBS-koak. Gainontzean, Karmel-eko eta HGB-ko testuak berdinak dira.
Karmel-ek "Nork errua" titulua eman zion, eta horrela jaso zuen Julen Urkizak horren erreferentzia bere EBOB liburuan. HGBM-n gaztelaniazko itzulpena ere badugu; iturri horretan bakarrik aurkitu dugu gaztelaniazko testua.

Ingurune-oharrak:
[I] Motozerraren eta hariztiaren irudi berberarekin ideia bertsua landu zuen "Emen gaude" hasten den olerkian. Biak argitaratu zituen Karmel aldizkariak (KARM).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa