Hasiera: Esperantzari leiho bat
Amaiera: erten omen da leihotik.
Titulua/Ezkaintza: Esperantzari leiho bat [OSK]
Iturri nagusia: HGB-2, 109 (HGB-1, 105)
Beste iturria(k): HGBN, 43 + HGBA, 71 + HGBS, 62 + RED, 22 (junio 1984), 48-49 + OSK, 9 (15. or.) + HUB, 2. aldea, 1. kanta + ELRD, 1. (diskoa, 20. pista)
Idazte-urtea: 1971-it (HGBN)
Argitarapen-urtea: 1974 (HGB)
Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Itxaropena
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt + Diskoa
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Katalana + gaztelania
Itzultzailea: Reducciones + Hitz urri batzuk
Musikatzailea: Oskarbi
Kantaria: Oskarbi (HUB + ELRD + KGO-1, B-224)
Interneteko edizioa: Jalgi hadi: Olerkiak (www.geocities.com/Athens/9299/bitori.htm)
Testu-oharrak:
HGB eta HGBN-ko testuak berdinak dira; HGBA eta HGBS-koa bi horien tartekoak dira, berdinak testuan. Seigarren lerroan, ordea, “ikusi dute esperantzarik” dago idatzita argitaratu gabeko iturri horietan, ez “ikusi duten esperantzarik”.
RED (Reducciones) aldizkariak HGB-tik hartu zuen testua, eta katalanezko itzulpena eman zuen.
Oskarbik abesturiko testua (”Hitz urri batzuk” diskoan) zerbait aldatuta dator testua, bi ohar zenbakituetan ageri denez; gainera “lehio” dago idatzita iturri horretan, “leiho” formaren ordez. ELRD-an ezberdinago daude transkribatuta kanta beraren hitzak; horregatik azpian eman dugu osorik azken horretako testua.
(1) “Hitz urri batzuk” diskoan desagertu egin da “ahal” hitza.
(2) Oskarbiren kantan “nekez” jarri zuten “apenas” hitzaren ordez (”Hitz urri batzuk” —HUB— diskoan nahiz ELRD-n).
Ingurune-oharrak:
Gandiagak "Esperantzari leiho bat" olerkiaren azpian idatzi zuen honako azalpen hau, OSK karpetan: "Pinpilinpauxa bat, mariposa bat erakusten hasi nintzen behin eta erakutsi beharraren erakutsi beharrez hondatu egin nuen pinpilinpauxa gaisoa. Halan da ze, irakurri besterik ez dut egingo "Esperantzari leiho bat" delako pinpilinpauxa ilun hau".
1976an grabatu zuen kanta hau lehen aldikoz Oskarbi taldeak Olentzero ("Hitz urri batzuk") diskoan.
[I] Olerki honen azterketa berezia eta sakona dauka eginda Igone Etxebarriak “Esperantzari. Bitoriano Gandiaga”, in: Euskeraren Iker Atalak 3, Labayru Ikastegi, Bilbo, 1985, 151-165 or.
Bestalde Patxi Zaiz kantariak olerki honen eta Patxi Ezkiagaren beste olerki baten arteko “hitz-jokoa” egin zuen bere “Esperantzari” izeneko kantan.