Hasiera: Aurtengo udaberria
Amaiera: bere sasoia baino lehen,
Iturri nagusia: Hegats 15\16 (1997) 13
Beste iturria(k): A3S, 11 + AOB: 1 (Ik. “Lehenengo akordua, atzealdean”)
Idazte-urtea: 1996 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Argitarapen-urtea: 1997 (Hegats)
Gaia 1: Izadia
Azpi-gaia: Izadia: Urtaroa
Dokumentu mota: Inpr + Esk
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Jatorrizko testua A3S sortakoa da, eskuz idatzia; ondoren aldaketaren batzuk idatzi zituen eskuz alboan; baina hasierako testua ez zuen ezabatu; testu aldatua argitaratu zuen Hegats aldizkarian ere, "Ariketa" tituluko saiakera poetikoan (Hegats 15-16 (1997) 13-22) -eta aurki daiteke "Ez dago nire agenda ikustea" hasten den testuaren barruan ere-. Jatorrizko testua eta argitaraturikoa, biak eman ditugu osorik, bata bestearen ondoren.
Olerki honen gai bertsua duen beste bat dago zirriborratuta, haren gainaldean idatzia, amaitu gabe, eta ezabatze-arrastoarekin:
"Garaia baino lehenago
heldu da udaberria
garaia baino lehenago
prestatu gabe aurkitu
nau, eta prestatu gabe..."
(1) Lerro horren ordezkoa ere iradoki zuen eskuizkribuan: "goiz iratzarri da aurten"
Ingurune-oharrak:
ik.: Bestelako daturik ezean, uste izatekoa da, zuzenean aldizkarirako idatzi zuela hemengo testua, argitaratu zen urte berean edo agian aurrekoan. Aurreko urtea eman diogu, lehendabizi A3S-n idatzia zuelako.